Order of San Carlos (2018) Peruko Eguzkiaren Ordena (2019) Grand Order of Mugunghwa (2021) Order of the Southern Cross (2021) Order of Merit of Duarte, Sanchez and Mella (2022) Order of Prince Henry (2022) Woodrow Wilson Awards (2022) Order of Boyacá (2018) Elisabet Katolikoaren Ordenaren lepokoa (2021)
Iván Duque Márquez (Bogota, 1976ko abuztuaren 1a) Kolonbiako abokatu eta politikaria da, Kolonbiako presidentea izan zen 2018ko abuztuaren 7tik 2022ko abuztuaren 7ra[1] 2018-2022 aldirako. Kolonbiako Errepublikako senatari izan zen 2014ko uztailaren 20tik 2018ko apirilaren 10era. Kolonbiako ordezkari gisa lan egin zuen Garapenerako Banku Interamerikarrean. [2][3]
2018ko martxoaren 11n, Duque izan zen irabazlea Marta Lucía Ramírez eta Alejandro Ordóñezen aurka Kolonbiarako Kontsulta Handian, eta 2018ko Kolonbiako Presidentetzarako Hauteskundeetan eskuineko hautagai aukeratu zuten. Egun horretan bertan jakinarazi zen Ramirez Duqueren presidenteordearen formula izango zela. 2018ko maiatzaren 27an lehen presidentetzako txanda irabazi zuen botoen % 39,14rekin, 7.569.693 botori dagozkie. 2018ko ekainaren 17an presidentetzarako bigarren itzulia irabazi zuen botoen % 54rekin, 10.373.080 botori dagozkio bere aurkari Gustavo Petro-ren 8.034.189 botoen aurka, Kolonbiako presidentetzarako bigarren itzuleraren historiako bozketarik altuena. [4]