Edukira joan

Kalavrytako sarraskia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kalavrytako sarraskia
Irudia
Map
Motasarraski
Data1943ko abenduaren 13a
KokalekuKalavryta
HerrialdeaGrezia
Pertsona hilak693

Kalavrytako sarraskia (grezieraz: Σφαγή των Καλαβρύτων), baita ere Kalavrytako holokaustoa, Greziako herri horretan nazi alemandarrek eragin zuten 1943ko abenduaren 13an. Hilketa zibilen aurka izan zen.

Gertakariakaldatu iturburu kodea

Bigarren Mundu Gerran, Alemaniako armadak Unternehmen Kalavryta (Kalavryta Operazioa) izeneko operazioa hasi zuen, Kalavryta inguratzen duen mendialdean Greziako Erresistentziako gerrillariak harrapatzeko asmoz. Operazioan zehar, urrian gerrillak preso hartutako 78 soldadu alemaniar exekutatu zituzten.

Erantzun gisa naziek, Karl von Le Suire jeneralaren aginpean, Kalavryta herrian, erabateko sarraskia egin zuten. Gizonezko guztiak mendira eraman eta tirokatu egin zituzten. Hamahiru gizonek soilik lortu zuten bizirik irtetea. Bitartean, emakume eta haurrak eskolan giltzapetu eta su eman zioten eraikinari. Atea puskatu eta irtetea lortu zuten, ordea. Naziek herria erabat txikitu zuten.[1]

Guztira, 700 zibil inguru hil zituzten alemanek. Hogeita zortzi komunitate — hiriak, herrixkak, monasterioak eta asentamenduak — suntsituak izan ziren. Kalavrytan, 1.000 etxe inguru arpilatu eta erre zituzten, eta alemanek 2.000 animalia baino gehiago harrapatu zituzten.

Gaur egun, sakrifizioaren lekua oroitzapenezko leku gisa mantentzen da, eta gertaerak abendu bakoitzean ospatzen dira. 2000ko apirilaren 18an, Johannes Rau Alemaniako Errepublika Federaleko presidenteak Kalavryta bisitatu zuen, eta bere lotsa eta atsekabea adierazi zuen tragediagatik.[2]

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea

🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontGene SimmonsGonzalo BoyeJean SimmonsEuskaraSarpenXabier García RamsdenEmilia LandaluceKategoria:Txikipedia:BiografiakEuskal HerriaWikipediaISO 4217Gogoaren fenomenologiaKategoria:Leitzako auzoakAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakAbenduaren 25Bigarren Mundu GerraLaguntza:Wikipediari buruzTxikipedia:AntibiotikoTtun-ttunTxikipediaAgurtzane ElorriagaGene Simmons (albuma)Joseba Díez AntxustegiWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraNetiporn SanesangkhomLaguntza:SarreraAntzinako GreziaIban BarrenetxeaWikipedia:TxokoaEuskarazko Wikipedia (webgunea)NakbaNagore AranburuDark City (1998ko filma)Txikipedia:Gizateriaren ondare