Edukira joan

Masustegi

2°57′23″W / 43.25583°N 2.95639°W / 43.25583; -2.95639
Wikipedia, Entziklopedia askea
Masustegi
 Euskal Herria
Masustegi auzoko kalea.
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°15′21″N 2°57′23″W / 43.25583°N 2.95639°W / 43.25583; -2.95639
Azalera0,81 km²
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²

Masustegi Bilboko auzoa da. Basurtu-Zorrotza barrutian kokaturik dago, zortzigarren barrutian alegia. Auzoak 4.069 biztanle eta 0,81 kilometro koadroko azalera dauka (2006an Bilboko udalak emandako datuen arabera). Masustegi hiriaren mendebaldean kokatzen da, Kobetako eta inguruko mendietako lehen maldetan. Mintegitxueta alboan duenez eta bai bere historia, bere geografia eta bere egoerak oso antzekoak direnez, sarritan auzoak nahastu edo eta Masustegi-Mintegitxueta moduan agertzen da leku askotan. Auzoa ibarbide estu batean dago, hiriko Iturrigorri auzoa bezala.

Masustegiko auzoa industrializazioarekin batera garatutako auzoa da. XX. mendean zehar, inolako ordenarik gabe garatu ziren Bilboko auzoak bezala, Masustegin kale estuak eta hirigintza desegokia nagusi ziren. Gehienbat Galiziatik etorritako jendeak eraiki zuen auzo hau.[1] Ibarbidean eraikitako etxeak euren jabeek eraiki zituzten hein handi batean, etxe horiek ibarbidearen ekialdetik mendebaldera hedatzen dira. Ibarbidearen behealdeko gunean etxebizitza blokeak eraiki ziren.

Auzoak Basurtu auzoarekin egiten du muga ekialdean, Uretamendi auzoarekin hegoaldean, eta Zorrotzarekin iparraldean.

Garraio publikoaaldatu iturburu kodea

Bilbobusaren 58. lineak hiriaren erdigunea zeharkatu eta Atxurirekin lotzen du Masustegi auzoa. Auzoaren eraikitze desegokia dela eta, autoen sarbidea nahiko zaila izan da berriki arte. 2010ean egindako obren ondorioz, (besteak beste aparkaleku bat) gaur egun komunikabideak asko hobetu dira.

LineaIbilbideaMaiztasuna (min)
58Mintegitxueta - Atxuri15´
80Altamira - Termibus30´

Kale garrantzitsuenakaldatu iturburu kodea

  • Masustegi kalea

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea


🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontGene SimmonsGonzalo BoyeJean SimmonsEuskaraSarpenXabier García RamsdenEmilia LandaluceKategoria:Txikipedia:BiografiakEuskal HerriaWikipediaISO 4217Gogoaren fenomenologiaKategoria:Leitzako auzoakAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakAbenduaren 25Bigarren Mundu GerraLaguntza:Wikipediari buruzTxikipedia:AntibiotikoTtun-ttunTxikipediaAgurtzane ElorriagaGene Simmons (albuma)Joseba Díez AntxustegiWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraNetiporn SanesangkhomLaguntza:SarreraAntzinako GreziaIban BarrenetxeaWikipedia:TxokoaEuskarazko Wikipedia (webgunea)NakbaNagore AranburuDark City (1998ko filma)Txikipedia:Gizateriaren ondare