Gazteleku

Bilboko auzoa, Uribarrin

Gazteleku (edo Castaños) Bilboko auzo bat da, Uribarriko barrutian dagoena. Auzoak 6.246 biztanle eta 0,25 kilometro karratuko azalera dauka (2006an udalak emaniko datuen arabera). Bilboko itsasadarraren ekialdean dago Zabalgunearekiko aurrez aurre. Auzoa XIX. mendean zehar garatzen hasi zen. Garai hartan, Bilbo oraindik ere Zazpikaleak ziren. Bertan bizi zen hiriko biztanleriaren gehiena. Dirudun jendea eta burgesiak, jende pilaketa hartatik ihes egin nahiean. Gaztelekuko lurretan etxe berriak eraiki zituzten.

Gazteleku
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°16′08″N 2°55′37″W / 43.26889°N 2.92694°W / 43.26889; -2.92694
Azalera0,25 km²
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²

Gaur egun Campo Volantin pasealekuaren aurrean, hainbat jauregi eta etxe dotore eraiki ziren. Volantineko zelaia parke eta pasealekua zelarik. Urteek aurrera egin ahala, eta Indautxun gertatu bezala, etxebizitza beharrizan altuek eta zoruaren prezioek, jauregi horietako gehienak eraistera eraman zuten euren jabeek. Gaur egun, jauregi horietatik bakarra mantentzen da, Salveko plazaren ondoan dagoen Olabarri jauregia, Bilboko Portuaren Agintaritzaren egoitza ohia. Jauregi hori Olabarri familiaren bizitokia izan zen 1940ko hamarkadararte.

Kaleak, etorbideak eta pasealekuak

Eraikin nabarmenak

Garraiobide eta Azpiegiturak

Autobusak

LineaIbilbideaMaiztasuna (min)
22Sarrikue - Atxuri15´ (12´ 12:30etatik 15:00etara)
26Uribarri - Termibus14´
30Miribilla - San Inazio15´
72Larraskitu - Gazteleku12´

Beste batzuk

Bilbo eta ondoko Artxanda mendia elkartzeko Artxandako funikularra eraiki zen 1915. urtean. Ordutik, hiriaren aisialdi gune nagusienetakoa izan da.

Horrez gain, Zabalgunea eta Gazteleku elkartzen dituzten zubi berria eraiki da Zubizuri Santiago Calatrava arkitekto valentziarrak diseinatua.

Garbitegia

Sakontzeko, irakurri: «Modernismoa Euskal Herrian»

Ricardo Bastida arkitekto ezagunak auzo honetako udal garbitegia diseinatu zuen, 1905ean eraikitakoa. Modernismoak Bizkaian emandako adibiderik ederrenen artean dugu, bai eta estilo horretako eraikin bakarrenetarikoa izan ere. Urteak aurrera azoka moduan erabili izan zuten eta, azken zaharberritze lanen ondorioz, gaur egun liburutegia barne hartzen duen udaltegia dena.

Iruditegia

Ikus, gainera

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak