Txikipedia:Elgoibar
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 11.500 |
🔎 Azalera | 39,11 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 51 metro |
Elgoibar Gipuzkoako udalerri bat da. 11.540 biztanle ditu.
Deba ibaiak herria zeharkatzen du.
Auzo hauek ditu: Altzola, Arriaga, Sallobente-Ermuaran, Aiastia-San Migel, Idortorbe-San Pedro, Azkue-San Roke eta Urruzuno.
1346an fundatu zuen Alfontso XI.a Gaztelako erregeak. Villa Mayor de Marquina izena eman zion.
Burdingintzak garrantzia handia eduki zuen Erdi Arotik. Burdina Bizkaitik ekartzen zuten, Debako portura. Handik ibaian gora garraiatzen zuten, gabarretan. Burdinolek materiala lantzen zuten, eta gero Gaztelara bidaltzen zuten gurdietan.
1560ean eta 1617an bi sute handi eduki zituen Elgoibarrek, eta alde zaharra suntsitu zuten.
1552, 1834 eta 1983 urteetan uholdeak izan ziren.
Industriak garrantzia handia dauka Elgoibarren, batez ere makina-erremintaren sektoreak.
2019an 11.585 biztanle zituen.
2019ko hauteskundeen ondorioz, Ane Beitia aukeratu zuten alkate.
Herritarren gehiengoa euskalduna da, %60 baino gehiago.