Amina Hussein
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Amina Hussein | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Qamishli (en) , 1988 (35/36 urte) |
Herrialdea | Rojava Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pompeu Fabra Unibertsitatea |
Hizkuntzak | kurduera arabiera katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta itzultzailea |
Amina Hussein (Qamishli, Rojava, 1986) kazetari eta itzultzaile kurdua da.[1]
Siriako hego-ekialdean dagoen Qamixli hiri kurdu-siriarrean jaio zen, baina kazetari gisa Bartzelonan trebatu zen. Bere herrialdean unibertsitatera joateko ezintasunaren aurrean, Bartzelonan finkatu zen 2006an errefuxiatu politiko gisa. 11 urteren ondoren, 2017an Kazetaritzan lizentziatu zen Pompeu Fabra Unibertsitatean.
Kataluniako hainbat hedabidetan eta Kurdistangoetan lan egin du.[2] 2017an, Carles Puigdemont presidentea elkarrizketatu zuen Kataluniaren independentziari buruzko erreferendumaren bezperan. Pikara Magazine aldizkari feministan ere zenbait ekarpen egin izan ditu.[3]
Herri kurduaren askatasunaren eta subiranotasunaren defendatzailea da,[4] eta ahots kritikoa da errefuxiatuen krisian dauden Europako politikekin.[5]
Tarteka Kurdistanera itzultzen da Amina Hussein, hango istorioak jaso eta zabaltzeko. Bartzelonan bizi da, eta etxetik kilometro askora egon arren, herria eta familia beti presente ditu. Hitzaldi, hedabide eta sare sozialen bidez, Estatu Islamikoak (EI) hango herritarrei eta batez ere emakume kurdu-yazidiei egiten dieten jazarpena salatzen du.[6][7]
Autoritate kontrola |
|
---|