Pikara Magazine

aldizkari feminista

Pikara Magazine gai sozialak, politikoak eta kulturalak ikuspegi feminista eta inklusibotik lantzen dituen aldizkari digitala da.[1] Forges umorista izan zen proiektuaren sustatzaileetariko bat.[2]

Pikara Magazine
MotaPolitika, gai sozialak
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelania, euskara, galiziera, katalan, ingeles eta espainiar keinu hizkuntza
FormatuaAldizkari digitala
Banaketa
Banatze-eremua Espainia
Historia
IdeologiaFeminista
SortzaileaJune Fernández Casete eta Lucía Martínez Odriozola
ErredaktoreakJune Fernández Casete
Identifikadoreak
ISSN2341-4871

https://www.pikaramagazine.com
Facebook: pikaramagazine Twitter: pikaramagazine Instagram: pikara_magazine Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Pikara Magazine Kazetarion Berdinsarea osatzen zuten lau kazetarik sortu zuten 2010ko azaroan: Itziar Abad, Maite Asensio, June Fernández eta Lucía Martínez Odriozolak.[3] [4]

Bere idearioan hauxe: ikuspegi feminista, kritikoa, urratzailea eta gozazalea den kazetaritza eta iritzia eskaintzen duela. Kazetari gazteek egindako komunikazio proiektua da eta kazetaritza tradizionalaren barruan baztertzen diren gaiak ukitzen ditu feminismo erradikal, lotsagabe, intersekzionala trasmitituz.

Ez da emakumeek emakumeentzat eta emakumeen gaiei buruz aritu nahi duen hedabidea; androzentrismoa eta estereotipo sexistak bistaratuz edozeinentzako interesgarriak diren istorioak eta berriak kontatzen dituena baizik. Berdintasunaren eta aniztasunaren alde egiten du, Creative Commons lizentziapean argitaratzen da eta Eldiario.es, [5] Diagonal eta El Salto Diario[6] bezalako hedabideekin lankidetzan aritzen da.[1]

Gehien bat gaztelaniaz argitaratzen badu ere, beste hizkuntza batzuetan ere egiten du: euskaraz,[7] galizieraz,[8] katalanez[9] ingelesez[10] eta espainiar keinu-hizkuntzan.[11]

Webgunea aberastuz joan da eta transmedia izatera iritsi: bideoak, podcastak, komikiak ere barne hartu ohi dituelarik.[12]

Gainera, osagarri gisa, urtean behin hainbat eduki paperean argitaratzen ditu crowfunding bidez lorturiko diru-laguntzaren bitartez.[13]

Lan-taldea

Pikara Magazine osatzen duen lan-taldea zabala eta anitza da:[14]

  • Koordinatzaileak: June Fernández, Andrea Momoitio eta Mª Ángeles Fernández.
  • Arte zuzendaria: Señora Milton.
  • Editoreak: Itziar Abad, Sofía A., Emilia Laura Arias Domínguez, María Castejón Leorza, Bárbara G. Vilariño, Mar Gallego, Emma Gascó, Florencia Goldsman, Keren Manzano, Lucía Martínez Odriozola eta Lucía Muñoz.
  • Ohiko kazetariakAndrea Olea:: Danilo Albín, Sara Beltrame, Anita Botwin, Cristina E. Lozano, Luna Gámez, Belén Lobos, J. Marcos, Lucía Mbomío, Alberto G. Palomo, Judith Prat, Patricia Simón, Esmeralda R. Vaquero etaTeresa Villaverde:
  • Ohiko artikulu idazleak: Silvia Agüero Fernández, Carlos Bouza, Catia Faria, Ana Belén Herrera de la Cruz, Esther Marín, Marta Plaza, La Santamari(c)a, Laia Serra, José Luis Serrano, María Unanue, Brigitte Vasallo eta Beatriz Villanueva Martín.
  • Ilustratzaileak: Núria Frago, Susanna Martín, Lydia Mba eta Ana Penyas.
  • Bideoan: Cristina Chinchilla, Isabel Duque eta Irantzu Varela.
  • Podcast: O no será – Edo ez da izango eta Sangre Fucsia.

Errekonozimenduak

Pikara berak edo Pikararentzat zein Pikaran idazten dutenek hainbat sari eta errekonozimendu irabazi dituzte:[15]

  • 2011n Espainiako Europar Batasuneko ‘Juntos contra la discriminación’ Kazetaritza saria June Fernández eta Paloma Migliacciorentzat "Será niña o niño" erreportajeagatik. [16]
  • 2013an Almeriako Kazetari Elkarteak ematen duen Premio De Periodismo Colombine June Fernándezentzat "Yo quería sexo pero no así." erreportajeagatik.[17] [18]
  • 2013an AmecoPress ‘Prensa –Mujer’ saria June fernándezentzat Pikara martxan jartzeagatik. [19]
  • 2014n Kataluniako Associació de Dones Periodistes-ek Bones Pràctiques de Comunicació No Sexista Saria Pikara Magazinerentzat.[20]
  • Premio Manuel De El Castillo De La Universitat De Valencian eta Premios Enfoqueren bitan parte-hartze herritarraren kategorian.
  • 2017an, BBK-ren eta Bizkaiko Foru Aldundiak Zirgari Saria Pikara Magazinerentzat.[21]
  • 2018an urtero Kazataritza Digitalaren Kongresuak ematen duen Blasillo Saria Pikara Magazinerentzat.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak