Eider Eibar
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Eider Eibar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zornotza, 1980 (43/44 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Pompeu Fabra Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea |
Enplegatzailea(k) | Berria |
eidereibar.eus |
Eider Eibar Zugazabeitia (Zornotza, Bizkaia, 1980) ilustratzaile bizkaitarra ezaguna da batez ere Euskal Haur eta Gazte Literaturan egin duen lanagatik, liburu asko ilustratu baititu. Baina irudigintzaren beste zenbait esparrutan ere ibili da: animazioan, muralak margotzen, diseinuan... [1]
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta animazio ikastaroak ere egin zituen Bartzelonan. Ikasketa hauek bukatu eta ondorengo lanak oso lotuak egon dira marrazkilaritza munduarekin. [2]
2001ean argitaratu zen berak ilustratutako lehen liburua: Hondartzako kioskoa/The ice cream stand (Ana Urkiza, Eider Eibar. Baigorri, 2001). Hurrengoa 2005ean kaleratu zuen Ibaizabal argitaletxeak (Izeko Mirenek lagun berria du, Goio Ramosena), baita beretzat oso esperientzia berezia izan zen Egizu lo hainbat egilek sortutako lotarako ipuinekin osatutako liburua. [1] Handik aurrera urtean liburu bat baino gehiago ilustratuz egin du lan, batez ere, Haur eta Gazte Literaturan.
2009an Eider Eibarrek eta Larraitz Zuzazok Dirudi enpresa sortu zuten; diseinu grafikoan, ilustrazioetan eta animazioan aritzen den enpresa bat hain zuzen ere. [1]
Lan esanguratsuak egin dituzte bertan, esaterako, horietako batzuk dira Berri Txarrak taldeak HARIA Tour 2012-2013 bira bukatu ostean zaleei eskainitako bideoaren grabaketa, edizioa eta postprodukzioa edota Gari abeslariaren "No Space No Time" abestiaren bideokliparen edizioa eta postprodukzioa. [3]
Beste proiektuetako bat Mosu Stickers izenekoa da, haurrentzako biniloak sortzean datzana. Helburua, haurtxoen gelako paretak beraien ilustrazioekin apaintzeko aukera izatea da. [4]
Gara egunkariarekin ere lan egin du Eider Eibarrek, Katixa katu botadunaren ipuinetako marrazkiak bereak baitira. Peru Magdalena idazleak eta Eider Eibarrek Juul saria eskuratu zuten lan harekin. Horrez gain, Munduko loreak mapa ere sortu zuen egunkariarekin batera banatu zena. [3] [5]
Eider Eibar Haur eta Gazte Literaturan eginiko ilustrazioengatik ezaguna den arren, 2015ean Barrukoa izeneko album mutua kaleratu zuen, publiko helduagoari zuzendua eta lehen aldiz bakarka eginikoa, ilustrazioak soilik dituen liburua. Album honen bitartez bidaia bat kontatu nahi izan du, irudi bakoitzak istorio bat izanik. Xehetasun handiz landutako ilustrazioak dira eta bakoitzak bere izaera propioa hartzen du. Euskal Idazleen Elkartean eginiko elkarrizketan(2015) azaldutako moduan hitzik gabe kontatutako lan honek indar handia eman dio Eibarri, aurrerapauso handia suposatu baitio bakarkako lan honek. [6]
Album mutu horretako ilustrazioekin erakusketa ere muntatu zuen Gasteizko Zuloa liburu-dendan. [7]
Berak dioenez hasieratik eduki du marrazteko grina, aske sentitzen delako eta bere pentsamenduak eta sentimenduak adierazteko hizkuntza moduko bat dela pentsatzen duelako.[1]
Lehenengo, arkatzarekin nahi duena markatzen du eta geroago, irudia bera osatzen du, margotuz. Kolorearen aukeraketari dagokionez, umoreak eta egunak eragina dutela aipatzen du eta momentuan eroso sentiarazten duten koloreak hautatzen dituela ere badio.
Bere estiloa oso borobila, gozoa eta lasaia dela dute iritzi askok. Asko gustatzen zaio forma leunak egitea eta baita mugimendua islatzea ere. Pertsonaiak, espresioak eta formak asko lantzen ditu. Askotan, haurren azalean jartzen da eta haurrak bere irudia nola interpretatuko lukeen pentsatzen du. [1]
Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna, maiatzak 21ean. (2016) Bilbo,(Bizkaia plaza). Publiko familiarra. Mural modular baten sorrera. [8].
Erakusketa honetan oinarritzen da XIV. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa 2015[12]
Asko dira Eider Eibarrek ilustratutako liburuak. Hauek dira azken urteetan argitaratu dituenak:
Autoritate kontrola |
|
---|