Josu Waliño

PuntuEUS fundazioko zuzendaria eta idazlea

Josu Waliño Pizarro (Zumaia, Gipuzkoa, 1972), euskal idazlea[1] eta PuntuEUS fundazioko zuzendaria da. Informatikan lizentziatua da[2]. Zenbait komunikabidetan kolaboratzaile aritu ohi da; besteak beste Baleike tokiko hedabidearen sortzaile izan da eta Sarean.eus atarian kolaboratzaile.[3][4]

Josu Waliño

Bizitza
JaiotzaZumaia, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaPuntuEus

Literaturaren Zubitegia: 819

Bizitza

Euskara eta berrikuntzarekin lotutako hainbat lan egin ditu. Elhuyar Fundazioko Berrikuntza eta Proiektu zuzendaria izan zen, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresaren sortzailea, eta Langune hizkuntzen industriako clusterrean lankidetza proiektuak sustatu ditu. Gaur egun, ingurune digitalean euskara lehen mailako hizkuntza izateko lanean ari da PuntuEUS fundazioaren bidez.[5]

Idazlea

Liburuak

Haur literatura

  • Lepoko minez zegoen hontza (2009, Aizkorri).[6]
  • Hortza galdu du Jonek (2009, Aizkorri).
  • Pirata Ximon (2012, Aizkorri).
  • Gomezagoren gutuna (2014, Baleike)
  • Arrano Beltzak beti garaile (2014, Aizkorri)

Gazte literatura

Helduen literatura

Lehiaketak

Hainbat literatura lehiaketatan izan da saritua; besteak beste, bi urtez jarraian irabazi du Ikastolen Elkarteak sustatzen duen haur-literaturako JUUL Saria ‘Hortza galdu du Jonek' liburuarekin.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak