Jerusalem urrezkoa
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Jerusalem urrezkoa | |
---|---|
Shuli Natan (en) eta Nizza Thobi (en) musika-lana | |
Egilea(k) | Shuli Natan (en) eta Nizza Thobi (en) |
Argitaratze-data | 1967 |
Izenburua | ירושלים של זהב |
Jatorrizko hizkuntza | hebreera |
Honen izena darama | Jerusalem eta urre |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | music of Israel (en) |
Hizkuntza | Modern Hebrew (en) |
Diskoetxea | Hed Arzi Music (en) |
Hitzak | Naomi Shemer |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Naomi Shemer |
Argumentu nagusia | Jerusalema |
Bideoa | YouTube eta YouTube |
Jerusalem urrezkoa (Hebreeraz ירושלים של זהב - Yerushalayim shel zahav) 1967an Naomi Shemer musikari eta abeslariak idatzi eta abesturiko israeldar abesti herrikoia da. 1967an Israelgo «urteko abesti»tzat hautatu zuten. Israelgo bigarren ereserkia ez ofizialtzat ere jo ohi da.
Schindler's List filmaren amaiera hunkigarrian Yerushalaim shel zahav abestia agertu izanari esker nazioartean nolabaiteko ospea bereganatu zuen.
Urte luzez Naomi Shemer abeslariari bere abesti honek eta Pello Joxepe euskal abesti herrikoiaren arteko doinuen antzekotasunari buruz galdekatu zitzaion, Shemerren erantzuna beti ezezkoa borobila izan zen. 2005eko maiatzean, jada abeslaria hila zegoela, bere lagun min batek Naomi Shemer berak hil aurretik laga zion gutun bat argitara eman zuen. Bertan bere musikalan ospetsuaren doinua nolabait Paco Ibañez abeslariak euskaraz abesten entzun zuenean (Pello Joxepe) bururatu zitzaiola aipatzen da. Azken abeslari honek 1960eko hamarkadaren amaieraldera Israel bisitatua zuen. Shemerrek gutunean azaltzen duenez, modu inkontzienteki egin zuen eta honetaz ohartzean gaizki sentitu omen zen.[1]
Nahiz eta antzekotasuna garbia izan, Paco Ibáñezek aipatu zuenez, Shemerrek ez zuen bere burua erruduntzat hartu behar.[2]
Autoritate kontrola |
|
---|