Edukira joan

Ruth Lichterman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruth Lichterman

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRuth Lichterman
JaiotzaDallas, 1924
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDallas1986ko abuztuaren 9a (61/62 urte)
Hezkuntza
HeziketaHunter College (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaZientziatan graduatua
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, ingeniaria, programatzailea eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Pennsylvaniako Unibertsitatea
Jasotako sariak

Ruth Lichterman (ezkontzaz Teitelbaum; 1924ko otsailaren 1a1986ko abuztuaren 9a) munduko lehen programatzaile informatikoetako bat izan zen. Teitelbaum izan zen ENIAC ordenagailuaren jatorrizko programatzaileetako bat.

ENIAC komputagailuaren beste bost programatzaileak izan ziren Jean Bartik, Betty Holberton, Kathleen Antonelli, Marlyn Wescoff eta Frances Spence.[1]

Haurtzaroa eta hezkuntzaaldatu iturburu kodea

Ruth Lichterman Bronxen jaio zen, New Yorken, 1924ko otsailaren 1ean. Bi senidetan zaharrena zen bera, anai bakarra baitzeukan; gurasoak Sarah eta Simon Lichterman irakaslea izan zituen. Errusiatik iritsitako etorkin juduak ziren. Hunter College unibertsitate publikoan zientzia ―zehazki, matematika― gradua lortu zuen.

Ibilbide profesionalaaldatu iturburu kodea

ENIAC programatzen
Ruth Lichterman (makurtuta) eta Marlyn Wescoff (zutik) programatzaileek ENIAC konputagailuaren eskuineko aldea programa berri batekin lotzen.

Teitelbaum Ingeniaritza Elektrikoko Moore Eskolak kontratatu zuen Pennsylvaniako Unibertsitatean, balistikaren ibilbideak kalkulatzeko. Estatu Batuetako armadak finantzatu zuen Bigarren Mundu Gerran Moore Eskola. Han, 80 bat emakumeko talde batek eskuz lan egin zuen ibilbide balistikoak kalkulatzen (kalkulu diferentzial konplexuak).[2]

1943ko ekainean, armadak proiektu esperimental bat finantzatzea erabaki zuen, zenbakizko integratzaile eta konputagailu elektronikoa (ENIAC), guztiz elektronikoa zen lehen ordenagailu digitala. Konputagailua makina izugarria zen, 2,44 m-ko 40 panel beltz zituena. Programatzaileek programatu behar zuten fisikoki 3000 etengailu eta dozena bat erretilutan telefono kommutaziorako kableak erabiliz, datuak eta programa makinaren bitartez bideratzeko.[3]

Marlyn Wescoffekin batera, Teitelbaum ENIAC proiektuaren arlo berezi batean sartu zen, teknologia analogikoa erabiliz ibilbide balistikoaren ekuazioak kalkulatzeko.[3] ENIACen zenbait funtzio erakutsi zitzaizkien beren buruari eta beste batzuei, eta software balistikoa prestatzen lagundu zuten.[4] 1946an, ENIAC ordenagailua aurkeztu zuten jendaurrean eta prentsan.[5] Zazpi emakumeak izan ziren ENIAC programatzeko programatzaileen belaunaldi bakarra.

Gerraren ostean, Teitelbaum Ikerketa Balistikoko Laborategira joan zen, ENIACekin batera, Aberdeeneko Proben Arloan, eta han beste bi urtez egon zen, ENIACen hurrengo programatzaile taldea trebatzen.[6]

Dokumentalakaldatu iturburu kodea

2010ean, Top Secret Rosies: The Female 'Computers' of WWII izeneko dokumentala argitaratu zen.[7] Sei emakume programatzaileetatik hiruri elkarrizketa sakonak egin zizkioten, Bigarren Mundu Gerran egin zituzten ekarpen aberkoi goraipagarrien inguruan.


Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza.

Baita ere. 2014ko The Computers dokumental sarituaren inspirazioa ENIACeko taldea izan zen. Kathy Kleimanek eta ENIACen Programatzaileen Proiektuak sortu zuten dokumental hau; ENIACen benetako irudiak eta emakumezkoen taldeko kideekin egindako elkarrizketak konbinatuz egin zen.[8]

Bizitza pertsonalaaldatu iturburu kodea

Adolph Teitelbaumekin ezkondu zen. Ezkontzeko lizentzia 1948ko irailaren 17an eman zen.[9]

Heriotzaaldatu iturburu kodea

Ruth Teitelbaum 1986an hil zen, 62 urterekin, Dallasen (Texas).[3]

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Ikus, gaineraaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea

🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontGene SimmonsGonzalo BoyeJean SimmonsEuskaraSarpenXabier García RamsdenEmilia LandaluceKategoria:Txikipedia:BiografiakEuskal HerriaWikipediaISO 4217Gogoaren fenomenologiaKategoria:Leitzako auzoakAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakAbenduaren 25Bigarren Mundu GerraLaguntza:Wikipediari buruzTxikipedia:AntibiotikoTtun-ttunTxikipediaAgurtzane ElorriagaGene Simmons (albuma)Joseba Díez AntxustegiWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraNetiporn SanesangkhomLaguntza:SarreraAntzinako GreziaIban BarrenetxeaWikipedia:TxokoaEuskarazko Wikipedia (webgunea)NakbaNagore AranburuDark City (1998ko filma)Txikipedia:Gizateriaren ondare