Edukira joan

Arabako eta Nafarroako abizen konposatuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabako abizen konposatu tipikoak, Antoñanako hilerrian.

Arabako eta Nafarroako abizen konposatuak (antzina Bizkaian eta Gipuzkoan ere erabiliak) bereizita idazten diren bi izen dituzten euskal abizenak dira, eta gaur egun arte iraun dute Araban eta Nafarroan. Abizen horien egiturak bi dira:[1]

  1. patronimikoa + de + toponimoa, erdal hurrenkeran (adibidez: Diaz de Zerio) edo patronimikoa + toponimoa + -ko, euskal hurrenkeran (adibidez: Diaz Zerioko). Patronimikoa aitaren izena da, atzetik -z erantsita. Hartara, Pero izeneko gizon baten alaba, Mezkia herrikoa, abizenez Perez Mezkiako izango zen, abizenen sorkuntzarako bide hori bizirik zen garaian.
  2. deitura + de + toponimoa, erdal hurrenkeran (adibidez: Sarria de Etxebarri) edo deitura + toponimoa + -ko, euskal hurrenkeran (adibidez: Sarria Etxebarriko).

Euskal Herritik kanpora ere erabili izan ziren halakoak, bi hurrenkera horietatik lehendabizikoa (erdal hurrenkera) baliatuz, Sorian iparean, Errioxan, Burgos ekialdean, eta Kantauri itsasoko kostaldeko hainbat lurraldetan.

Urtez urte gero eta arabar gehiagok euren abizen konposatua berreskuratu nahi dute,[2] sarritan eta 1871ko erroldaren ondorioz euren abizenaren zati bat ezabatu egin baitzieten.[3]

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Ikus, gaineraaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea


KulturaArtikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontGene SimmonsGonzalo BoyeJean SimmonsEuskaraSarpenXabier García RamsdenEmilia LandaluceKategoria:Txikipedia:BiografiakEuskal HerriaWikipediaISO 4217Gogoaren fenomenologiaKategoria:Leitzako auzoakAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakAbenduaren 25Bigarren Mundu GerraLaguntza:Wikipediari buruzTxikipedia:AntibiotikoTtun-ttunTxikipediaAgurtzane ElorriagaGene Simmons (albuma)Joseba Díez AntxustegiWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraNetiporn SanesangkhomLaguntza:SarreraAntzinako GreziaIban BarrenetxeaWikipedia:TxokoaEuskarazko Wikipedia (webgunea)NakbaNagore AranburuDark City (1998ko filma)Txikipedia:Gizateriaren ondare