Azpiarrosa goiztar

Azpiarrosa goiztarra (Entoloma clypeatum) Entoloma generoko onddo espezie bat da.[1]

Azpiarrosa goiztarra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma clypeatum
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Jateko ona da denbora askoan prestatzen bada, baina gordinik astuna da. Perretxiko arriskutsua da, beste Entoloma toxiko batzuekin nahas daitekeelako.

Deskribapena

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, 12 cm-ra irits daitekeena. Ezkutu baten forma du, izenak adierazten duen bezala. Gaztetan ezkila formakoa, gero laua eta titiduna, ertz izurtua, leuna, higrofanoa. Arre kolorekoa edo gris-horixka, orban erradial gris ilun samarrekin.

Orriak: Lehenbizi zurbilak, gris argiak, gero arrosa kolorekoak esporengatik. Zabal samar, nahiko zabalak. Ertza irregularra dute eta oinerantz biribildu-itsatsiak.

Hanka: Zuria, kurbatua, gehienetan laburra, sendoa, beherantz mehetua eta oinak, oinarritik beste ale batzuekin bat eginda. Pixka bat grisaxkaz tindatuta, haritsu samarra. Horiz zikintzen da ukitzean.

Haragia: Zurixka, pixka bat arrea, samurra, haritsua, nahiko lodia. Irin freskoaren usaina eta zapore atsegina du.[2]

Etimologia: Entoloma grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Clypeatum epitetoa latinetik dator, ezkutua esan nahi duen "clypeus" hitzetik. Titidun kapelagatik.

Jangarritasuna

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua

Udaberriko espezie hau ez da inoiz nahastu behar Entoloma sinuatum delakoarekin, oso pozoitsua; udazkenean ateratzen da. Udaberriko Entolomen artean, jangarriak, honako hauek bereiz daitezke: Entoloma aprile perretxikoak txapel higrofanoa du, koipetsua; oin barnehutsa, gris-marroixka; orri grisaxkak eta haragi hauskorra. Entoloma sepium delakoak kapela ez du hain higrofanoa, zuri-marroixka; oina, zuntz gorrixkekin, eta intsektuen ziztadetan gorritzen den haragia. Entoloma saundersii espeziea belardietan hazten den udazkeneko espeziea da, kapela lodia du eta titiduna, ez da higrofanoa eta oin zuria du.[4]

Sasoia eta lekua

Udaberrian eta uda hasieran, leku belartsuetan. Soropilaren antzera hasten da eta ugaria da.[5]

Erreferentzia

Kanpo estekak