Kriptoxantina

konposatu kimiko

Kantaxantina xantofila mota bat da, kolore gorria duen pigmentu bat da.

Kriptoxantina
Formula kimikoaC40H56O
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
CC1=C(C(CCC1)(C)C)/C=C/C(=C/C=C/C(=C/C=C/C=C(\C)/C=C/C=C(\C)/C=C/C2=C(C[C@H](CC2(C)C)O)C)/C)/C
MolView3D eredua
MotaKarotenoide
Estereoisomeroa(S)-cryptoxanthin (en) Itzuli eta cis-beta-Cryptoxanthin (en) Itzuli
Masa molekularra552,433 Da
Erabilera
Rolaprobitamina eta primary metabolite (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyDMASLKHVQRHNES-FKKUPVFPSA-N
CAS zenbakia472-70-8
ChemSpider4444647
PubChem5281235
Reaxys2230123
Gmelin10362
MeSHD000072743
Human Metabolome DatabaseHMDB0033844
KNApSAcKC00000920
UNII6ZIB13GI33
KEGGC08591
PDB LigandRRX

Iturriak

Physalis generoko loreen petaloetan aurkitzen da, bai eta hainbat barazki eta fruitutan ere, hala nola, meloia, mertxika, nektarina, sagarra, artoa, papaia, guaiaba eta laranjatan[1]. Landare ehunen kolore laranja biziaren arduradunetako bat da. Arrautza gorringoan eta gurinean ere aurkitzen da.

Kriptoxantina duten hainbat elikagai

Artoa

Mertxika

Papaia

Arrautza gorringoa

Funtzioak

Kantaxantinak A probitamina izaera du, hau da, bitan zatitu eta erretinola (A bitamina) sortzen da[2]. Bestalde antioxidatzaile oso eraginkorra da eta erradikal askeek ADNari eragindako kalteen konponketa estimulatzen du[3][3].

Azken ikerketek erakutsi dute birika minbiziaren arriskua gutxitzen duela[4].

Erabilerak

Elikagaien koloratzaile gisa erabiltzen da Australia eta Zeelanda Berrian[5], baina Europar Batasunean eta Estatu Batuetan debekaturik dago.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak