Nor naizen

Josune Igoa Frantxes naiz, Iruñean jaio nintzen 1958ko abenduaren 24ean. Artean Bertizen bizi ginen eta bost urte nituenean aitatxi-amatxiren etxera eraman ninduten, Azpilkuetara, han eskolara joatea errazagoa zelako. Nire familia Irunera joan zen aitaren lanagatik eta hamar urte nituenean neu ere bertara joan eta Pio Baroja Institutuan[1] egin nuen Batxilerra. Hamasei urterekin hasi nituen irakasle izateko ikasketak eta bitartean ikaskideen artean antolatutako euskara eskolatan alfabetatu nintzen. 1978an hasi nintzen lanean Getariko Herri Eskolan[2] eta ondorengo urtetan hezkuntza eta hizkuntzarekin zerikusia duten lan ezberdinetan aritu naiz.

Lankide hau Oiartzunen bizi da.


Lankide hau jubilatu da baina ez da erretiratu.


Lankide honentzat Publikoa da bidea.


Zer egiten dudan

2019an jubilatu nintzen... baina ez naiz erretiratu, jubilatu ondoren ordutegi malguarekin eta gustuko lanak bakarrik egiten ditut:

  • Lartaun Abesbatzan kantatzen dut, kontralto taldean, badakizue beste ahotsek melodia kantatzen duten bitartean sostenituz, bemolez eta erritmo aldaketez betetako zatia kantatu behar dutenak.
  • Mintzanet egitasmoan parte hartu dut Bidelagun bezala.
  • Irratia eskolan erabiltzeko materiala bildu eta sailkatu ondoren Eskola Irratia sitean[3] gunean behar duenaren esku jarri ditut.
  • Oiartzungo WikiEmakumeok proiektuan parte hartzen dut sarrerak sortuz, hobetuz eta, batez ere, itzulpenak eginez.
Lankide honek Lartaun abesbatzan kantatzen du.


Lankide honek eskola-irratirako materiala bildu eta sailkatu du


Lankide honek Oiartzungo Wikiemakumeok proiektuan parte hartzen du


Hizkuntzak
euErabiltzaile hau euskaldun zaharra da (lehen hizkuntza du euskara).
esEl español es lengua nativa de este usuario.
fr-3Cette personne peut contribuer avec un niveau avancé de français.
en-2This user is able to contribute with an intermediate level of English.
ca-1Aquest usuari pot contribuir amb un nivell bàsic de català.
Erabiltzaileak bilatu

Erreferentziak