Oiartzun

Gipuzkoako udalerria

Oiartzun Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Oiartzualdekoa. Mendiz inguratua dago, Aiako Harria irudi eta oinarri duela. Harana Oiartzun ibaiak zeharkatzen du, eta herria haren inguruan altxatuta dago, baina erdigune historikoa (Elizalde auzoa) ibaitik urruti dago. Oiartzunek 10.340 biztanle zituen 2023 urtean.

Oiartzun
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Oiartzungo herrigunearen ikuspegi orokorra.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaOiartzualdea
Izen ofizialaOiartzun
AlkateaJesús Leonet Elizegi
Posta kodea20180
INE kodea20063
Herritarraoiartzuar
Kokapena
Koordenatuak43°17′57″N 1°51′28″W / 43.299166666667°N 1.8577777777778°W / 43.299166666667; -1.8577777777778
Map
Azalera59,71 km²
Garaiera4-838 (84 udaletxean)
Distantzia12 km Donostiara
Demografia
Biztanleria10.331 (2023)
−31 (2022)
alt_left 5.212 (%50,5) (%49,2) 5.081 alt_right
Dentsitatea173,02 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 6,25
Zahartze tasa[1]% 19,05
Ugalkortasun tasa[1]‰ 40,54
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,38 (2011)
Genero desoreka[1]% 8 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,28 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 70,12 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 58.8 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 62.92 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1200-1214
Webguneahttp://www.oiartzun.eus/

Geografia

Mugakideak

Auzoak

Oiartzun herria zortzi auzoz osaturik dago:

Azpiegiturak

Ongizatea

  • Petra Lekuona zentroa[4]
  • Udal beilatokia[5]

Kirola

  • Elorsoro kiroldegia[6]
  • Pilotalekuak: Madalensoro, Arragua, Martiena Etxadia, Karrikako pilotalekua eta probalekua, Pikabene, Ergoien, Gurutze, Mendibil, Iturriotz, Elizale eskola, Kontsejupea, Beheko plaza[6]
  • Igerilekuak: Elorsoro kiroldegia, udal igerileku irekia[6]
  • Ugaldetxoko futbol zelaiak[6]
  • Hilerriko probalekua[6]
  • Arraguako eta Arragua-Mendin kirol anitzeko pistak[6]
  • Skate parka[6]
  • Arditurriko bidegorria[6][7]
  • Arkaleko Ehiza eskola[6]
  • Rafael Pikabeako kirol anitzeko pista[6]

Kultura

  • Aretoak: Udaletxeko areto nagusia, Liburutegiko aretoa, Kiroldegiko bilera gela, udaletxeko bilera gela eta udaletxeko bilera gela zaharra[8]
  • Liburutegia[9]

Hezkuntza

Turismoa

  • Arritxulo aterpetxea[17]

Historia

Erromatarren garaian Arditurriko meategiak ireki zituzten, eta hainbat mendez ustiatu ziren.

1200. eta 1214. urteen bitartean Alfontso VIII.a Gaztelakoak herri titulua eman zion Oiartzuni, nahiz eta dokumentua ez den ezagutzen.[18]

Oiartzun 1940an

Izena

Oiartzun izen modernoa modu askotan dokumentatu da[19] historian zehar. Izenak historian zehar izan dituen aldaera zaharrenak ikusita, pentsa daiteke Oiasso izenarekin harremanik egon daitekeela, nahiz eta Oiasso hura gaurko Oiartzunetik 9 bat kilometrora egon.

Ekonomia

Industria (metalurgia, zurgintza, kautxu-eraldaketa eta produktu mineralen industria), zerbitzuak (hipermerkatuak), abeltzaintza (esne eta haragi-behiak) eta nekazaritza dira jarduera nagusiak.

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %0,4. Bigarren sektorea BEGaren %27,6. Hirugarren sektorea %66. Eta eraikuntza %6,1.[20]

Demografia

1960eko hamarkadan Oiartzunen hasi zen hazkunde demografikoak ez du etenik izan azken urteetan. 2019an 10.351 pertsona bizi ziren herrian, horietatik %19,9k 65 urte edo gehiago zituen eta atzerrian jaiotakoak %6,06 ziren.[20]

Oiartzungo biztanleria

Politika

Udal hauteskundeak

Oiartzungo udaletxea.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, gehiengo osoa lortu zuen Bildu koalizioko Aiora Perez de San Roman hautatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk berretsi egin zuen gehiengoa. Koalizioko Jexux Leonet hautatu zuten alkate.[21]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 3.616 boto. EAJk 1.452 boto. PSE-EEk 234 boto. PPk 61 boto.[22] Jexux Leonet izendatu zuten alkate bigarrenez.[23]

2023ko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk berretsi egin zuen geniengoa, bozken %68,73 lortu ondoren. EH Bilduk 3.303 boto eskuratu zituen eta 13 eserleku. EAJ 1.063 boto eta 4 eserleku. Joana Mendiboure Garaiar hautatu zuten alkate.[24]

Oiartzungo udalbatza

Alderdia

2015

2019

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euskal Herria Bildu
9 / 13
3.169 (% 65,94)
12 / 17
3.616 (% 67,42)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 13
1.358 (% 28,26)
5 / 17
1.452 (% 27,07)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateen zerrenda

Inaxio Irigoien Mitxelena19791987Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Iñarra Agirrezabala19871999Herri Batasuna
Xabier Iragorri Gamio19992003Euskal Herritarrok
Martin Beramendi Brit20032007Eusko Alkartasuna
Aitor Etxeberria Txurio20072011EAE
Aiora Perez de San Roman Uria20112015Bildu
Jexux Leonet Elizegi20152023Euskal Herria Bildu
Joana Mendiboure Garaiar2023JarduneanEuskal Herria Bildu



Euskara

Oiartzungo Rekalde ahizpen[25] testigantza, eskolan erdara ikasteko eta euskara zigortzeko metodoen ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[26][27] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Oiartzungo euskara[28] gipuzkera da; zehatzago esanda, sortaldeko gipuzkerakoa den Bidasoko euskara.[29][30] Hala ere, Oiartzunek izandako lotura administratibo historikoa dela eta, goi nafarreraren eragin nabarmenagoa du bertako euskarak, eta Bidasoko hizkeran kokatzen diren beste herriengandik bereizten du horrek. Bidasoko hizkera erdialdeko euskararen, nafar euskararen eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daitezke. Hala ere, azkenaldian erdialdeko euskararen ezaugarriak gaina hartzen ari dira eta gehiago zabaltzen ari dira.

2016an herritarren %76,25 euskalduna zen.[20]

Kultura

Jaiak

Ondasun nabarmenak

San Esteban eliza eta dorrea, Oiartzungo herriko plazatik.

Eraikin erlijiosoak

Don Felizenea etxea

Eraikin zibilak eta defentsakoak

Garaño baserria
Arpidenea etxea
Garbuño baserria

Historia aurrea eta antzinaroa

Museoak

  • Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa: herri musikaren inguruko agiritegi eta ikerketa gunea. Musika tresnak erakusgai diren museo txiki bat ere badu.[49]
  • Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa: Aiako Harriaren inguruan antolatu museo txikia.[50]
San Juan Bataiatzailearen basilika

Oiartzuar ospetsuak

  • Ander Imaz (1994), pelotaria.
  • Andoni Ugalde (1995), pelotaria.
  • Beñat Garaiar (2004), txirrindularia, ez kilometraria.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa