Hector Medal (1916) Kimikako Nobel Saria (1908) Matteucci domina (1913) Copley Domina (1922) Franklin domina (1924) Elliott Cresson Domina (1910) Royal Societyko kidea Faraday Lectureship Prize (1936) Wilhelm Exner Medal (1936) Faraday Medal (1930) Rumford Domina (1904) Albert Medal (1928) Bakeriar Lezioa (1920, 1904) Honorary Fellow of the Royal Society Te Apārangi Honorary Fellow of the Royal Society of Edinburgh Guthrie Lecture (1927) T. K. Sidey Medal (1933) Bressa Prize (1903) Knight Bachelor Merituaren Ordena (Erresuma Batua) Silliman Memorial Lectures (1905) Barnard domina (1910) IET Kelvin Lecture (1922) Faraday Medal and Prize Echegaray domina (1931) Dalton Medal (1919)
Rutherford Spring Groven jaio zen, (gaur egun Brightwater) Zeelanda Berrian. Nelson College-n ikasketak egin eta gero, Zeelanda Berriko Cambridgeko unibertsitatean ikasteko beka bat irabazi zuen. 1895an, ikasketak bukatu ostean eta bi urtez teknologia elektrikoari buruz ikerketak egin eta gero, Rutherford Inglaterrako Cambridge Unibertsitateko Cavendish laborategira posgraduatu bat egitera joan zen. Zeelanda Berria utzi zuenerako, elektrizitate eta uhin teorian egindako saikuntzak direla eta, ikertzaile azkar eta bikainaren fama zuen. Thomson, geroago elektroiaren aurkitzailea izango zela, hau entzun eta Rutherford erreaktibitateari buruz egiten ari ziren frogetara gonbidatu zuen. Rutherford erreaktibitatean bere bizitzako pasioa aurkitu eta telegrafoaren aurkikuntzak Marconiren etorrerararte itxoingo zuen.
1898an Rutherford Kanadako McGill unibertsitatearen fisikari nagusi izendatua izan zen eta bertan egin zituen 1908ankimikanNobel saria irabaziko zion aurkikuntza: erradiatibitatea atomoen berezko desintegratzea da. Ideia honek ordurarte atomoaren ezaugarri funtseskoenetariko batekin apurtzen zuen, hau da, atomoak izaera egonkorra duela. Gutxira, elektroiaren aurkikuntzarekin, atomoak erdibituezinak direla ere frogatu egin zuen Rutherforden lankide Thomsonek.
Rutherforden saiakuntzetan materia erradiaktiboak beti denbora berdina hartzen zuen laginaren erdia desintegratzen, — "semidesintegrazio periodo" deritzona— Desintegratze konstante hau erloju bat balitz erabilita, Lurraren adina zehazteko erabili zuen. Zientzialari guztiek sinesten zuten baino askoz zaharragoa zela iragarri zuen. Erradiatibitateari buruzko ikerketak egiten zituen bitartean alfa, beta eta gamma izpiak terminoak asmatu zituen, bai eta radongasa.
Nobel saria kimikan jasotzea harrigarria izan zen benetan, Rutherfordek kimika sazizientziatzat hartzen baitzuen. Beraren esanetan: "Zientzian bi arlo daude, fisika eta seilu bildumatzea" [1].
1907an Manchesterreko unibertsitateko fisikari nagusitzat zegoenena, atomoen izaera nuklearra aurkitu zuen, oxigenoanitrogenotik sortu eta gero. Niels Bohrekin lanean hari zela, neutroien existentzia beharrezkoa zela burutatzen hasi zen, protoien karga positiboen indar aldaratzaileak orekatu eta atomoaren nukleoaren sakabanaketa aurrezainduko zuen partikula.
1914an Ingalaterran zaldun bilakatu zuten. 1917an Cavendish laborategira zuzendari moduan bueltatu zen eta berarekin lanean zenbiltzan hainbat Nobel sariak ere jaso zituzten, esaterako Chadwick1923an neutroia aurkitzeagatik, Cockcroft etaWalton partikula azeleratzaile batekin atomo bat banatzeagatik eta Appletonionosferaren existentzia frogatzeagatik. 1925an Rutherford Merituaren Ordenean sartzen utzi zioten eta 1931an Cambridgeko "Baron Rutherford of Nelson" bilakatu zen. Titulu hau bere heriotzarekin desagertu zen.
Bere ohorez rutherfordium elementua izendatu zuten 1997an, bai eta Marte eta ilargiko hainbat krater, eta pare bat eraikin Cavendish laborategi (Ingalaterra), Canadan eta Zeelanda Berrian. Peter Kapitza, Rutherforden lankide bat kokodrilo baten sakongrabatu bat dago ere bere ohorez. Badirudi Rutherfordek oso abots ozena zuela eta norabait zihoanean bere abotsa bera baino askoz lehenago iristen zela, Peter Pan filmean kokodriloek egiten zuten antzera.
Rutherford Zeelanda Berriko 100 dolarreko diru paperean agertzen da, bai eta hainbat nazioetako seiluetan: Unitate Sobietikoan 1971an, Suezian 1968 eta Zeelanda Berrian 1971 eta 1999.
Rutherford ere ezaguna da 1933an egin zuen adierazpenagatik: The energy produced by the atom is a very poor kind of thing. Anyone who expects a source of power from the transformation of these atoms is talking moonshine. edo euskeraz, "Atomoak igortzen duen energia oso txikia da. Atomoen transformaketatik energia atera nahi duen edonor ahuntzen gauerdiko eztulaz ari da".