Edukira joan

Scorpius (astrologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zodiakoko zortzigarren zeinua
Artikulu hau zodiakoaren zeinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Scorpius».

Scorpius, halaber Eskorpioia, astrologian, zodiakoko zortzigarren zeinua da. Zeinuak suntsiketa sinbolizatzen du eta irudian eskorpioia agertzen da irudikatuta. Pisces eta Cancerrekin batera ura elementuari dagokio. Martek eta Plutonek zuzentzen dute eta aurrez aurreko zeinua Taurus du.

Urriaren 23a eta azaroaren 22a bitartean jaiotzen direnak izaten dira zeinu honetakoak.

Mitologiaaldatu iturburu kodea

Konstelazioaren jatorria Orionen elezaharretik dator. Bertsioetako batek kontatzen duenez, jeloskortasunak eragindako haserrealdi batean Orionek begiak atera zizkion bere buruari eta itsututa zegoela eskorpioi batek ziztatu zion heriotza eraginez. Jainkoek bai Orion eta bai eskorpioia ere zerura igo zituzten. Bakoitza mutur batean kokatu zituzten, horrela, eskorpioia horizontean agertzen denean, Orion ezkutatu egiten da, heriotza eragin zioenarengandik ihes eginez.

Bertsio zabalago batek Orion Artemis (Ilargia) bortxatzen ahalegindu zela dio. Artemisek eskorpioi baten laguntza eskatu zuen Orion erraldoiaren eskuetatik ihes egiteko. Eskorpioiak Orion hil egin zuen eta horregatik Artemisek zeruan jarri zuen eskorpioia.

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea


🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontGene SimmonsGonzalo BoyeJean SimmonsEuskaraSarpenXabier García RamsdenEmilia LandaluceKategoria:Txikipedia:BiografiakEuskal HerriaWikipediaISO 4217Gogoaren fenomenologiaKategoria:Leitzako auzoakAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakAbenduaren 25Bigarren Mundu GerraLaguntza:Wikipediari buruzTxikipedia:AntibiotikoTtun-ttunTxikipediaAgurtzane ElorriagaGene Simmons (albuma)Joseba Díez AntxustegiWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraNetiporn SanesangkhomLaguntza:SarreraAntzinako GreziaIban BarrenetxeaWikipedia:TxokoaEuskarazko Wikipedia (webgunea)NakbaNagore AranburuDark City (1998ko filma)Txikipedia:Gizateriaren ondare