Leo (konstelazioa)
Leo edo Lehoia[1][oh 1] (latinez: Leo; ikurra ♌︎ edo ♌) zodiakoko konstelazioetako bat da. Cancer eta Virgo artean dago.
Leo | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Leo |
Genitiboa | Leonis |
Sinbologia | Lehoia |
Eremua | 947 gradu karratu (12. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 3 |
Izarrik distiratsuena | Regulus (α Leo) (itxurazko magnitudea 1,4) |
Meteoro euria | leonidak |
Konstelazio mugakideak | Hartz Handia, Leo Minor, Lynx (konstelazioa), Cancer, Hydra, Sextans (konstelazioa), Crater, Virgo eta Coma Berenices |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 11 h |
Deklinazioa | 15° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Apirila | |
+90° eta −65° latitude bitartean ikusgai. |
- Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leo».
Oso konstelazio ezaguna da, eta izar distiratsu ugari ditu, hala nola Regulus, Algieba edo Denebola. Gainera, galaxia distiratsu asko ditu; adibidez, M65, M66, M95, M96, M105 eta NGC 3628.
Izar nagusiak
- α Leonis (Regulus, 1,4 magnitudekoa, konstelazioko izarrik distiratsuena, lehoiaren aurrealdean kokatua. Izar anizkoitz bat da. Haren izenak "erregetxo" esan nahi du. Izar bero zuri-urdina da, Eguzkia baino 240 aldiz distiratsuagoa.
- β Leonis (Denebola), 2,14 magnitudekoa. Izar zuri bat da, Leoren ekialdeko ertzean kokatua. Lurretik 36 argi-urtera dago.
- γ Leonis (Algieba), izar bikoitza. Bi osagaiak izar hori-laranjak dira, eta biak erraldoiak dira. Elkarrekin, 2,21eko magnitudea dute.
- δ Leonis, 2,56 magnitudekoa. Izar zuria da, Lurretik 58 argi-urtera kokatua.
- ζ Leonis, 3,44 magnitudekoa; erraldoi-fasean dago.
- η Leonis, supererraldoia, zuria eta oso argitsua. Lurretik 2.100 argi-urtera dago.
Oharrak
Erreferentziak
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna