Libra (konstelazioa)

Libra edo Balantza[1][oh 1] (latinez: Libra; ikurra: Balantza) zodiakoaren zazpigarren konstelazioa da zeruan. 88 konstelazio modernoetako bat da.

Libra 
Datuak
LaburduraLib
GenitiboaLibrae
SinbologiaBalantza
Eremua538 gradu karratu (29. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
46
Izarrik distiratsuenaZubeneschamali (β Lib) (itxurazko magnitudea 2.61)
Konstelazio mugakideakSerpens (konstelazioa), Virgo, Hydra, Centaurus, Lupus (konstelazioa), Scorpius eta Ophiuchus
Behaketa
Igoera zuzena15 h
Deklinazioa-15°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Ekaina
+65° eta −-90° latitude bitartean ikusgai.
Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Libra».

Konstelazioa ez da oso argitsua, ez baitu lehenengo magnitudeko izarrik. Virgotik mendebaldera eta Scorpiusetik ekialdera dago. Izarren izenek adierazten duten moduan, garai batean eskorpioiaren matxarden parte izan zen: Zubenelgenubi-k (α Librae) "hegoaldeko matxarda" esan nahi du, eta Zubeneschamalik (β Librae) "iparraldeko matxarda". Bisualki, α eta β balantzaren oreka-zeharragak dira, eta γ eta δ platertxoak.

Konstelazioa, jatorriz Scorpiusen matxarden parte zena, zodiakoko berriena da, eta bizidun bat irudikatzen ez duen bakarra.

Izar nagusiak

  • α Librae, Zubenelgenubi, izar bitarra da.
  • β Librae, Zubeneschamali, konstelazioko distiratsuena da.
  • γ Librae, Zuvenelakrab, erraldoi hori bat da.
  • δ Librae, erraldoi gorri bat da.

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak