Edukira joan

Zangroizko geltokia

2°58′12″W / 43.291183°N 2.969958°W / 43.291183; -2.969958
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°17′28″N 2°58′12″W / 43.291183°N 2.969958°W / 43.291183; -2.969958
Zangroiz
Euskotrenen EMU-950 tren unitate bat Zangroizko geltokian.
Map
Lineak
«Lutxana  Sondika»
Kokapena
HelbideaAsua-Erletxe errepidea, 35; 48950
UdalerriaSondika,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea2. gunea
Irekiera1893ko maiatzaren 1.a
2015eko ekainaren 1.a
Itxiera1997ko urtarrilaren 1.a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak1
Trenbideak1
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Lutxana Sondika
BizkaibusA2151  Areeta - Larrabetzu
A3248  Astrabudua - Erandiogoikoa - Sondika
A3517  Bilbo - Derio - Mungia
A3522  Mungia - Derio - Gurutzeta
A3528  Bermeo - Mungia - Derio - EHU
E! BusaL1  Enekuri - Martiartutorrea

Zangroiz, lehen Sangroniz, Euskotrenen Lutxana-Sondika anezka lineari dagokion lurgaineko tren geralekua da, Sondika eta Erandio udalerrien arteko mugan, Zangroiz industrialdearen parean dagoena. Euskotrenen Lutxana-Sondika trenbidea berrirekitzearekin batera jarri zen martxan, 2015eko ekainaren 1.an, 1997ko urtarrilaren 1.tik itxita egon ondoren, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.

Geralekua nasa eta trenbide bakarrekoa da, eta kanpoaldean autobus geralekua dago.

Kokapenaaldatu iturburu kodea

Trenbide kokapenari erreparatuz, geralekua, itsas mailatik 5 metrora, zabalera metrikoa duen Lutxana-Sondika trenbidearen parte da, 3,165. puntu kilometrikoan kokatuta.[1]

Sarbideakaldatu iturburu kodea

Geralekuak arrapala bidezko sarbide bakarra du.

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Asua-Erletxe errepidea, 35

Irisgarritasunaaldatu iturburu kodea

Geltokira sarbideaAsua-Erletxe errepidea, 35Sarbide irisgarria 
Nasara sarbidea1. trenbideaSarbide irisgarria 
Trenera sarbidea1. trenbideaSarbide irisgarria 

Kokapenaaldatu iturburu kodea

Trenbide kokapenari erreparatuz, geralekua zabalera metrikoa duen Lutxana-Sondika trenbidearen parte da, 3,165. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]

Historiaaldatu iturburu kodea

1890eko maiatzaren 14an Lutxanatik Mungiarako Burdinbide Konpainiak Lutxana-Mungia trenbidea eraikitzeko lanak hasi zituen, Erandio udalerriko Lutxana eta Derio udalerriko Artebakarra artean.

1893ko maiatzaren 1.an Lutxana-Artebakarra 9,85 km-ko tartea inauguratu zen, Lutxana, Asua-Erandio eta Sondikako geltokiekin, eta Arriagas eta Zangroizko geralekuekin.

1947ko uztailaren 1.an Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao (FTS) enpresak trenbidea erosi zuen, eta 1977ra arte ustiatu zuen, urte horretan Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE) enpresak bereganatu zuen arte. Hurrengo urtean trenbidea Eusko Trenbideak sozietateak eskuratu zuen.

1997ko urtarrilaren 1.an Lutxana-Sondika trenbidean bidaiarien garraio zerbitzua bertan behera utzi zen, 80ko hamarkadan gertatutako krisialdiagatik eskariaren beherakada handia eman baitzen, Txorierrian zeuden industria gehienak desagertu ondoren. Hala ere, trenbidea mantentzen jarraitu zen, trenak Lutxanan dauden kotxetegi eta tailerretara heltzeko.

Bilboko metroaren 3. linearen eraikitze-lanen ondorioz, Euskotrenek berriro ere bidaiarientzako zerbitzuak eskaintzen hasi zituen Lutxana-Sondika trenbidean, Txorierriko linearen barruan. Metro linea berriaren lanek Zazpikaleetako geltokian Euskotrenen zerbitzua etetea eraginda, trenbide hau berrirekitzea erabaki zen. Hala, Zangroiz eta Erandioko Lutxanako geltokiek berriro ere Euskotrenen zerbitzuak jasotzen hasi zituzten.[3]

2017ko apirilaren 8an, Metroaren 3. linea ireki ondoren, Lutxana eta Sondika arteko trenbidea irekita mantentzea erabaki zen, 60 minutuko maiztasunaz anezka zerbitzua eskainiz. Hara, linearen ustiapena, gaur egun, Euskotrenen Lutxana-Sondika anezka linearen bitartez egiten da.

Lotuneakaldatu iturburu kodea

Geltokiaren kanpoaldean Erandioko Herri Autobusa eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten bi geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Ikus, gaineraaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontGene SimmonsGonzalo BoyeJean SimmonsEuskaraSarpenXabier García RamsdenEmilia LandaluceKategoria:Txikipedia:BiografiakEuskal HerriaWikipediaISO 4217Gogoaren fenomenologiaKategoria:Leitzako auzoakAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakAbenduaren 25Bigarren Mundu GerraLaguntza:Wikipediari buruzTxikipedia:AntibiotikoTtun-ttunTxikipediaAgurtzane ElorriagaGene Simmons (albuma)Joseba Díez AntxustegiWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraNetiporn SanesangkhomLaguntza:SarreraAntzinako GreziaIban BarrenetxeaWikipedia:TxokoaEuskarazko Wikipedia (webgunea)NakbaNagore AranburuDark City (1998ko filma)Txikipedia:Gizateriaren ondare