Bizkaibus

Bizkaian dabilen autobus zerbitzua

Bizkaibus Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen hiriarteko autobus zerbitzuaren izen komertziala da, autobusok berde koloredun diseinuaz identifikatzen direla. 2017an Bizkaiko garraio publikoan egindako bidaien %16,1a Bizkaibusen egin zen, Bilboko metroaren atzetik herrialdeko bigarren garraio publiko zerbitzurik erabiliena izanik.[2]

Bizkaibus
Datu orokorrak
Garraio motaAutobusa
EskualdeakBizkaia, Gipuzkoa
Lineak122
Bidaiariak28.042.507 (2018)[1]
JabeaBizkaiko Foru Aldundia
EgoitzaIparraguirre kalea, 21; 3. solairua
48009 Bilbo
Webguneawww.bizkaia.eus/bizkaibus
Ustiapena
EragileaTransportes Colectivos S.A. (TCSA)
Transitia
Encartaciones S.A.
Compañía de Autobuses Vascongados (CAVSA)
Autobuses de Lujua
Pesa Bizkaia S.A.
Eusko Trenbideak S.A.
Ibilgailuak335
Datu teknikoak
Abiadura maximoa100km/h
 Mapa

Autobusa Galdakaon

2014tik hurrengo enpresek dute esleituta Bizkaibus zerbitzuaren ustiapena:

  • Ezkerraldea-Meatzaldea Bus S.A., ustiatzaileak Transportes Colectivos S.A. eta Transitia izanik.
  • Grupo Acha Movilidad - Lujua Txorierri Mungialdea S.A., ustialtzaileak Encartaciones S.A., Compañía de Autobuses Vascongados (CAVSA) eta Autobuses de Lujua izanik.
  • Busturialdea-Lea Artibai Bus S.A., ustiatzaileak Transportes Colectivos S.A. eta Transitia izanik.
  • Nerbioi PesaLur S.A., ustialtzailea Pesa Bizkaia izanik.
  • Grupo Acha Movilidad - Enkarterri S.A., ustialtzaileak Encartaciones S.A., Compañía de Autobuses Vascongados (CAVSA) eta Autobuses de Lujua izanik.
  • Euskotren, ustiatzailea Eusko Trenbideak izanik.

Historia

Bizkaiko Foru Aldundiak bere ardurapean zeuden hiri-arteko autobus zerbitzuak zerbitzu bakar batean bateratzeko sortu zuen Bizkaibus. Ordura arte Aldundiaren menpeko autobus zerbitzuak eskaintzen zituzten enpresak marka eta irudi bakar batean bildu zituen. TCSA izan zen lehenengo enpresa Bizkaibusen sartzen, 1988an. Ondoren, 1994an Encartaciones S.A., 1996an CAV, 1997an PESA Bizkaia, 2002an Eusko Trenbideak, 2005ean ADNOR eta 2007an Autobuses de Lujua batu ziren.[3][4][5][6]

2005eko azaroaren 1.an Bilbo eta Castro Urdiales lotzen zituzten lineak Bizkaibus saretik kanpo gelditu ziren, Encartaciones S.A. enpresak bere kabuz kudeatuz.[7]

2006an Bizkaibusen defizita 47 milioi eurotik 56,2ra igo zen, batez ere Bilboko metroa Ezkerraldera luzatu eta autobus zerbitzuan egindako murrizketen ondorioz.[8]

2008ko azaroaren 19an Bizkaibusen webgunearen aplikazio berria jarri zen martxan, erabiltzaileei autobusen kokapen eguneratua kontsultatzea ahalbidetuz, horretarako mapak, ortoargazkiak eta Bizkaibusen ustiatzeko laguntza sistemak ematen dituen enbora errealeko datuak erabilita. Hala, ibilgailuak geraleku jakin batera iristeko falta den denbora, geralekuen kokapena, lineen ibilbideak eta ordutegiak kontsulta daitezke, besteak beste.[9]

2009ko irailean Bizkaibusen marka irudiaren diseinu berria aurkeztu zen, 18 urtez indarrean egon ziren kolore korporatiboak (horia eta urdina) berde koloreaz ordeztuz. Aldaketa progresiboki egin zen webgunean, ibilgailuetan eta markesinetan.[10]

2017an markesina eredu berri baten prototipoa aurkeztu zen, eta 2018ko uztailaren 2an eredu berriaren behin-betiko itxura azaldu zen Portugaleten. Eredu berriak alde eta sabai gardenak ditu eta argiztatuta dago, segurtasun neurri modura. Mugikortasun Urriko Pertsonentzako erreserbatutako tokiz eta informazio pantailaz hornituta daude, pantailetan ibilgailuak heltzeko falta den denbora azalduko dela. Urte amaierarako 17 markesina berri instalatu ziren, eta progresiboki Bizkaibusen 850 geraleku berritzen ari dira.[11]

Gaur egun 121 linea ezberdin daude, batzuk uda garaikoak baino ez diren arren, adibidez, hondartzetako zerbitzua eskaintzen dituzten lineak.

Bermeo - Bilbo linea Zabalburu plazan (Bilbo).

Bidaia-txartelak eta tarifak

Tarifa-gune sistema integratua

Bizkaiko Garraio Partzuergoak garraio ezberdinentzako tarifa-gune sistema integratua jarri du martxan, gaur egun Bilboko metroa, Euskotren Trena, Euskotren Tranbia eta Bizkaibus zerbitzuek tarifa-gune sistema integratua erabiltzen dutelarik. Honen arabera, bost gune ezberdinetan banatzen da lurraldea:

GuneaUdalerriak
1
Bilbo
2
Arrigorriaga · Alonsotegi · Barakaldo · Basauri · Berango · Derio · Erandio · Etxebarri · Galdakao · Getxo · Leioa · Lezama · Loiu · Ortuella · Portugalete · Santurtzi · Sestao · Sondika · Trapagaran · Zamudio · Zaratamo
3
Abanto Zierbena · Zornotza · Arantzazu · Arrankudiaga · Arrieta · Artea · Barrika · Bedia · Dima · Fruiz · Galdames · Gamiz-Fika · Gatika · Gordexola · Gorliz · Güeñes · Igorre · Larrabetzu · Laukiz · Lemoa · Lemoiz · Maruri-Jatabe · Meñaka · Morga · Mungia · Muskiz · Plentzia · Sopela · Sopuerta · Ugao-Miraballes · Urduliz · Zalla · Zeberio · Zierbena
4
Abadiño · Amurrio · Artzentales · Areatza · Artziniega · Bakio · Balmaseda · Bermeo · Berriz · Busturia · Durango · Errigoiti · Forua · Garai · Gernika-Lumo · Iurreta · Izurtza · Laudio · Mañaria · Mundaka · Murueta · Muxika · Orozko · Okondo · Sukarrieta · Aiara · Zaldibar · Zeanuri
5
Ajangiz · Amoroto · Arrasate/Mondragón · Arratzu · Atxondo · Aulesti · Berriatua · Karrantza Harana · Ea · Eibar · Elantxobe · Elorrio · Ereño · Ermua · Etxebarria · Gautegiz-Arteaga · Gizaburuaga · Ibarrangelu · Ispaster · Kortezubi · Lanestosa · Lekeitio · Mallabia · Markina-Xemein · Mendata · Mendexa · Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz · Mutriku · Nabarniz · Ondarroa · Urduña · Otxandio · Turtzioz · Ubide · Ziortza-Bolibar

Barik txartela

Sakontzeko, irakurri: «Barik txartela»

Barik txartela Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitako kontakturik gabeko txartel bakarra da, eta txartelari esker abonu-titulu bereziak erabil daitezke, hobaridun prezioekin bidaiatu ahal izateko. Txartelak 3€ko kostua dauka, eta hiru motatakoa izan daiteke:

  • barik anonimoa (zuria): Creditrans titulua erabili ahal izateko. Txartel anonimoak pertsonalizatzeko aukera ematen du, hala Barik Kide txartela bihurtzen da.
  • barik pertsonalizatua kide (zuria): Creditrans, Gazte 70 edota Gazte Oro tituluak erabili ahal izateko.
  • barik pertsonalizatua giza (gorria): Gizatrans titulua eta aurreko titulu guztiak erabili ahal izateko.

Barik txartel pertsonalizatuak Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Bezeroen Arretarako Bulego integraletan eska daitezke, hurrengo tokietan kokatuta:

Bidaia-txartelak eta tarifak

Bizkaibusek ezarritako sistemaren arabera, bidaia-txartela balioztatu behar da bai sartzerakoan zein irteterakoan ere.

Hona hemen 2018ko ekainaren 4an indarrean jarritako bidaia-txartel eta tarifak:[12]

Bizkaibusen besterik ez erabiltzekoak

  • Joanaldiko tiketa: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko.
gune 12 gune3 gune4 gune5 gune
Joanaldiko tiketaArrunta1,35€1,50€1,90€2,55€3,35€
F20 (Familia Ugari Orokorra)1,08€1,20€1,52€2,04€2,68€
F50 (Familia Ugari Berezia)0,68€0,75€0,95€1,28€1,68€

Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitakoak

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaiko Garraio Partzuergoa»
  • Creditrans: Barik txartel batean kargatzen den txanpondegi titulua da, hobaridun prezioekin bidaiatzeko. Barik txartela anonimoa bada, transferigarria da eta bidaia berean behin baino gehiagotan erabiltzekoa da. Barik txartela pertsonalizatua bada, pertsonal eta transferiezina da. Metroan BAT txartela erabil daiteke, eta txartel hori erabiltzekotan Creditrans tituluaren tarifak ezarriko dira.
gune 12 gune3 gune4 gune5 gune
CreditransArrunta0,99€1,14€1,39€1,80€2,45€
F20 (Familia Ugari Orokorra)0,79€0,91€1,11€1,44€1,96€
F50 (Familia Ugari Berezia)0,50€0,57€0,70€0,90€1,23€
gune 12 gune3 gune4 gune5 gune
GizatransArrunta0,59€
F20 (Familia Ugari Orokorra)0,47€
F50 (Familia Ugari Berezia)0,30€
gune 12 gune3 gune4 gune5 gune
Gazte 70Arrunta32,00€37,00€42,70€52,00€60,00€
F20 (Familia Ugari Orokorra)25,60€29,60€34,15€41,60€48,00€
F50 (Familia Ugari Berezia)16,00€18,50€21,35€26,00€30,00€


gune 12 gune3 gune4 gune5 gune
Gazte OroArrunta39,00€43,00€47,00€61,00€81,00€
F20 (Familia Ugari Orokorra)31,20€34,40€37,60€48,80€64,80€
F50 (Familia Ugari Berezia)19,50€21,50€23,50€30,50€40,50€

Bidaiariak[13]

Bidaiariak
UrteaBidaiariak

199628.349.207
199732.990.053
199835.619.186
199935.204.283
200036.062.000
200138.536.000
200235.320.286
200337.030.557
200436.875.775
200534.134.235
200632.809.996
200730.845.754
200830.195.524
200928.807.821
201027.716.346
201128.396.703
201228.255.792
201328.057.075
201427.297.588
201526.126.773
201626.606.994
201727.347.022
201828.042.507
201929.285.353
202017.790.773
202122.055.153
202226.665.364
202329.835.561
Bizkaibusen bidaiari kopuruaren bilakaera 1996-2023 (milioi bidaiari)

2001. urtean 38.536.000 bidaia zenbatu ziren Bizkaibusen. Urte hori izan zen Bizkaibus gehien erabili zen urtea. Geroztik, autobusaren erabilpena urtero jaitsiz joan da, 2003. urteko igoera salbu.

Bereziki aipagarriak dira 2002 eta 2005. urteetako jaitsierak. Urte horietan, aurreko urteekin alderatuta, 3,2 eta 2,7 milioi bidaiari baino gutxiago zenbatu ziren, hurrenez hurren. 2002ko beherakadaren zergatien artean Bilboko metroaren 2. linea irekitzea egon daiteke.

Nahiz eta 2003an bidaiarien igoera gertatu, 37.030.557 bidaiari zenbatuta 2001eko errekorraren ondoren bidaiari gehien zenbatu ziren urtea izanik, hurrengo urteetan berriro ere beherako joerari jarraitu dio, gaur egun arte.

2007. urtera arte beherakada nahiko lineala gertatu da, eta geroztik beherakada nabarmen lausotu da, nahiz eta urtez urte ehun milaka bidaiari galdu diren.

2016an bidaiarien handipen txiki bat zenbatu zen, aurreko urtearekin alderatuta milioi erdi bidaia gehiago balioztatu zirela. 2017an ere bidaia kopurua berriro ere igo zen, aurreko urtearekin alderatuta ia 750.000 bidaia gehiago zenbatuta. 2018an antzeko igoera eman zen, 700.000 bidaiari gehituz.

Bilboko terminalak eta lineak

Ayala


Bailén kalea

Txantiloi:Bizkaibus A3632

Plaza Biribila

  • A3521 Bilbo - Santa Marina

Zabalburu plaza


Abando (geltokia)


Behin-behineko Termibus geltokia


  • A3341 Bilbo – Arrespalditza (13. eta 14. dartsenak)
  • A3342 Bilbo – Sodupe – Artziniega (13. eta 14. dartsenak)
  • A3343 Bilbo – Sodupe – Gordexola (13. eta 14. dartsenak)
  • A3512 Bilbo – Lekeitio (15. eta 16. dartsenak)
  • A3513 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Ea - Lekeitio (Termibus EITB geralekua)
  • A3523 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Aulesti – Lekeitio (Termibus EITB geralekua)
  • A3915 Bilbo – Durango – Ondarroa (15. eta 16. dartsenak)
  • A3916 Bilbo – Ermua – Ondarroa (15. eta 16. dartsenak)
  • A3923 Bilbo – Durango – Elorrio (17. eta 18. dartsenak)
  • A3927 Bilbo – Lemoa – Zeanuri (17. eta 18. dartsenak)
  • A3926 Bilbo – Eibar (17. eta 18. dartsenak)
  • A3933 Bilbo – Durango (17. eta 18. dartsenak)

Moyua plaza


  • A-3224 Bilbo - Derio- Teknologi Elkartea
  • A-3225 Bilbo - Laukiz - Mungia
  • A-3250 Bilbo - Teknologi Elkartea Artxandako Tuneletik
  • A-3516 Bilbo - Mungia Autopistatik
  • A-3517 Bilbo - Derio - Mungia amarretan Laukariztik eta berrogeitan Zabalondotik
  • A-3518 Bilbo - Mungia - Bakio Autopistatik
  • A-3527 Bilbo - Mungia - Bermeo Autopistatik

Zabalkunde plaza (Mapfre)

  • A3411 Bilbo - Getxo - Aizkorri

Linea guztiak

#invoke:Navbox

Txantiloi:Bizkaibus A3144Txantiloi:Bizkaibus A3151Txantiloi:Bizkaibus A3223Txantiloi:Bizkaibus A3224Txantiloi:Bizkaibus A3225Txantiloi:Bizkaibus A3247Txantiloi:Bizkaibus A3248Txantiloi:Bizkaibus A3250Txantiloi:Bizkaibus A3321Txantiloi:Nabigazio kutxaTxantiloi:Bizkaibus A3331Txantiloi:Bizkaibus A3332Txantiloi:Bizkaibus A3333Txantiloi:Bizkaibus A3334Txantiloi:Bizkaibus A3335Txantiloi:Bizkaibus A3336Txantiloi:Bizkaibus A3338Txantiloi:Bizkaibus A3340Txantiloi:Bizkaibus A3341Txantiloi:Bizkaibus A3342Txantiloi:Bizkaibus A3343Txantiloi:Bizkaibus A3411Txantiloi:Bizkaibus A3414Txantiloi:Bizkaibus A3422Txantiloi:Bizkaibus A3451Txantiloi:Bizkaibus A3471Txantiloi:Bizkaibus A3472Txantiloi:Bizkaibus A3499Txantiloi:Bizkaibus A3512Txantiloi:Bizkaibus A3513Txantiloi:Bizkaibus A3514Txantiloi:Bizkaibus A3515Txantiloi:Bizkaibus A3516Txantiloi:Bizkaibus A3517Txantiloi:Bizkaibus A3518Txantiloi:Bizkaibus A3521Txantiloi:Bizkaibus A3522Txantiloi:Bizkaibus A3523Txantiloi:Bizkaibus A3524Txantiloi:Bizkaibus A3525Txantiloi:Bizkaibus A3526Txantiloi:Bizkaibus A3527Txantiloi:Bizkaibus A3528Txantiloi:Bizkaibus A3529Txantiloi:Bizkaibus A3530Txantiloi:Bizkaibus A3531Txantiloi:Bizkaibus A3521Txantiloi:Bizkaibus A3521Txantiloi:Bizkaibus A3521Txantiloi:Bizkaibus A3521Txantiloi:Bizkaibus A3532Txantiloi:Bizkaibus A3533Txantiloi:Bizkaibus A3534Txantiloi:Bizkaibus A3535Txantiloi:Bizkaibus A3536Txantiloi:Bizkaibus A3537Txantiloi:Bizkaibus A3538Txantiloi:Bizkaibus A3613Txantiloi:Bizkaibus A3622Txantiloi:Bizkaibus A3631Txantiloi:Bizkaibus A3632Txantiloi:Bizkaibus A3641Txantiloi:Bizkaibus A3642Txantiloi:Bizkaibus A3911Txantiloi:Bizkaibus A3912Txantiloi:Bizkaibus A3913Txantiloi:Bizkaibus A3915Txantiloi:Bizkaibus A3916Txantiloi:Bizkaibus A3917Txantiloi:Bizkaibus A3922Txantiloi:Bizkaibus A3923Txantiloi:Bizkaibus A3924Txantiloi:Bizkaibus A3925Txantiloi:Bizkaibus A3926Txantiloi:Bizkaibus A3927Txantiloi:Bizkaibus A3928Txantiloi:Bizkaibus A3930Txantiloi:Bizkaibus A3931Txantiloi:Bizkaibus A3932Txantiloi:Bizkaibus A3933

Erreferentziak

Txantiloi:Erreferentzia zerrenda

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Txantiloi:Autoritate kontrola

Txantiloi:Bilboko garraio publiko aurkibideaTxantiloi:Euskal Herriko hiriarteko autobus aurkibidea