Æ

Æ (xehez: æ) a eta e hizkiek osaturiko grafema da. Jatorrian ligatura bat besterik ez zen, latinezko diptongoa ordezkatzeko erabiltzen zutena[1], baina zenbait alfabetok, tartean daniera, norvegiera, islandiera eta faroerazkoek, hizki osoa bilakatu zuten.

Frantsesez greziar edo latindar maileguetan erabiltzen dute, tænia edo ex æquo adibidez.

Informatikan

Unicoden duen eskema hau da:

  • Æ larria: U+00C6
  • æ xehea: U+00E6

QWERTY teklatuan, berriz, Alt+0198 (Æ, larria) eta Alt+0230 (æ, xehea) dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak