Paulo Azpiazu

Bergarako harri-jasotzailea eta fitness entrenatzailea

Paulo Azpiazu (Bergara, Gipuzkoa, 1996) harri-jasotzaile eta fitness entrenatzaile gipuzkoarra da[1].

Paulo Azpiazu

Bizitza
JaiotzaBergara, 1996 (27/28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakharri-jasotzailea

Ibilbidea

Bergarako Osintxu auzoan jaio bazen ere, zazpi urte zituela familia Lizarrerrira joan zen bizitzera. 14 urte zituela hasi zen gorputza lantzen eta ondoren sare sozialetan bideoak erakutsiz famatu egin zen. Gaur egun fitness irakaslea da, eta Getarian bizi da[2].

2021ean Izeta II.aren harri-jasotze eskolan hasi zen harria altxatzen, eta 2022tik aurrera emaitza bikainak lortu ditu, aipagarriena 2022an lorturiko Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketako bigarren postua[3]. Igeldoko harriarekin ere bigarren egin zuen[4].

2023ko urtarrilean Iraetako Errota Harria lehiaketa irabazi zuen, altxaldien errekorra eginez gainera[5], eta otsailean Urrezko Harri-jasotze Txapelketa irabazi zuen, nagusitasun handiz[6]. Zarauzko Bi Harrien txapelketan Mikel Lopetegi "Urra"rekin berdinduta gelditu zen eta pisu diferentziarengatik izan zen txapeldunordea[7].

Lorpenak

Txapelketak

Bestelako harri-jasotze txapelketak

Herri-kulturan

Bere bideoen ondorioz ezagun egin zen sarean. Rol-jokoetan aritzen den Rolariak taldeak komiki-pertsonaia sortu zuen bere omenez: Makina-maixu[8].

Erreferentziak

Kanpo estekak