Paleolitoko biztanleak.

Paleolitoa Historiaurreko lehen aroa da, baita luzeena ere; gizakia sortu zenean hasi zen, duela 3 milioi urte inguru, eta gutxi gorabehera, gure garaia baino 12.000 urte lehenago bukatu zen. Paleolitoaren ondoren, Neolitoa etorri zen.

Paleolito hitzak harri zaharra esan nahi du, eta grezierazko bi hitzen loturatik dator: palaios (zaharra esan nahi duena) eta lithos (harria esan nahi duena). Aro honetan, gizakiek harriak lantzen hasi ziren (baina leundu gabe; hori Neolitoan egingo zuten), baita adarrak eta hezurrak ere, tresnak egiteko.

Garaiak

Paleolitoaren barruan hiru garai nagusi bereizten dira; bakoitza gizakiaren kultura eta teknologiaren garapen-maila desberdin bati dagokio.

  • Behe Paleolitoa (ezaugarri bereizgarriak: harri landuak; bifazak; suaren erabilera).
  • Erdi Paleolitoa (ezaugarri bereizgarriak: harraskagailuak, harri-puntak, hilobiak, objektu estetikoak eta espirituen agerpena).
  • Goi Paleolitoa (ezaugarri bereizgarriak: orratzak, hezur eta zurezko lanabesak, lantzak, arkuak, eta historiaurreko artearen agerpena).

Gizakien bizimodua

Paleolitoan, gizakiek naturan zeuden baliabideak erabiliz bizitzen ziren (ehizatik eta bilketatik).

Paleolito garaiko lanabesak

Garai honetatik iritsi zaizkigun tresna edo lanabes gehienak harrizkoak dira, baina hezurrezkoak ere egiten zituzten, batez ere Goi Paleolitoan. Zurezko tresnak, aldiz, ez zaizkigu iritsi, baina askotan erabiltzen zituzten, kirtenak egiteko, adibidez. Garai honetan, harrizko tresnak kolpeka lantzen zituzten, leundu gabe; metalik ere ez zuten erabiltzen. Zeramika badakigu ezagutu zutela, Goi Paleolitoan estatuatxoak egiteko adibidez; janaria prestatzeko, aldiz, Neolitora arte ez zen erabili.


Etxebizitza

Kobazuloetan bizitzen ziren, gauean animaliak sartzen ziren, horregatik arriskutsua zen. Geroago sua egiten ikasi zuten, haitzuloen barruan pizten zuten animalietatik babesteko.

Baita ere, kobazuloen barruan margotzen zuten, margolan horiek labar-pintura deitzen dira.