Škofja Loka

Škofja Loka (ˈʃkoːfja ˈloːka ahoskatua, alemanez: Bischofslack), Esloveniako hiria da, Karniola Garaiko eskualdean dagoena. 2008ko erroldaren arabera 22.647 biztanle ditu, hauetatik 11.830 herrigunean.

Škofja Loka
Kranj
herria
Administrazioa
Herrialdea Eslovenia
EskualdeaKarniola Garaia
Posta kodea4220
Geografia
Koordenatuak46°09′54″N 14°18′22″E / 46.165°N 14.306°E / 46.165; 14.306
Map
Azalera145 km²
Altuera354
Demografia
Biztanleria11.671 (2020ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
alt_left 5.687 (%48,7) (%51,3) 5.984 alt_right
Dentsitatea156,19 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakObervellach (en) Itzuli, Smederevska Palanka (en) Itzuli, Maasmechelen, Agros (en) Itzuli, Tryavna (en) Itzuli, Sesimbra, Siret (en) Itzuli, Marsaskala, Prienai (en) Itzuli, Zvolen, Türi Rural Municipality (en) Itzuli, Sušice, Sigulda, Kőszeg (en) Itzuli, Chojna (en) Itzuli, Judenburg (en) Itzuli, Karkkila (en) Itzuli, Sherborne (en) Itzuli, Preveza, Niederanven (en) Itzuli, Meerssen, Houffalize, Holstebro, Granville, Bundoran, Bellagio, Bad Kötzting (en) Itzuli, Altea, Tábor, Freising, Savogna d'Isonzo eta Rock Springs (Wyoming)
MatrikulaKR
skofjaloka.si

Etimologia

Izenak "apezpikuaren zelaia" esan nahi du, hala eslovenieraz nola alemanieraz.

Historia

Sorrera

973 urtean Oton II.a enperadoreak Freising-go printze-apezpikuari eman zion lurralde hau eta hurrengo mila urte inguruan hauek agindu zuten bertan. Berehala gaztelua eta dorrea eraiki zituzten lurraldea babesteko baina berehala hauen egoitza bihurtu zenez gaztelua jauregi bihurtu zen. XI edo XII mendean enperadoreak txanpona egiteko eta aduana eskubideak eman zizkien eta merkatu herri bihurtu zen 1248an.

Istiluen garaia

XIV mendean hiria harresitu egin zen baina hurrengo ehun urtetan hainbat erasoaldi izan zituen. 1457an Jan Vitovec dukeak hiria hartu eta su eman zion; 1476an otomandarrek erasotu zuten; 1488, 1492 eta 1515ean nekazarien matxinadak izan zituen; eta honetaz gain 1511ean lurrikara batek hiria suntsitu zuen.

Aro modernoa

1526an Luteranismoa ezarri zen hirian baina kontraerreforma komitea eratu zen gazteluan 1601ean eta liburu protestante guztiak erre egin zituen. 1660 eta 1698an sute berriek hiria kaltetu zuten eta harresiak zaharkituta zeudenez 1789an denak eraitsi ziren. 1803an Alemaniar mediatizazioaren ondoren Škofja Loka Austriako Karniola dukerriaren barnean gelditu zen. Dukerriko lehen herria izan zen argi-indarra jasotzen.

XX mendea

Bigarren Mundu Gerran 1941eko apirilaren 13an italiarrek okupatu zuten Škofja Loka eta lau egun beranduago nazien esku gelditu zen. Hurrengo asteetan 26 familia deportatu zituzten Serbiara. 1945eko maiatzaren 9an partisanoek hartu zuten hiria eta gazteluan gerrako presoen gartzela bihurtu zen. Hauetako asko erahil eta hobi komunetan sartu zituzten gero.

Gaur egun erdialdea oso ondo mantendurik dago, Esloveniako txukunenetakoa da, eta 1987an monumentu kulturala izendapena jaso zuen.

Ondasun nabarmenak

  • Loka gaztelua: X mendekoa.
  • Ajman gaztelua: XVII mendekoa.

Iruditegia

Hiritar ezaguna

Hiri senidetuak

Kanpo estekak