1923ko Aliantza Hirukoitza

1923ko Aliantza Hirukoitza Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako hainbat erakunde abertzalek Bartzelonan 1923ko irailaren 12an (Diada egunaren karietara) sinatutako agiria da. Galeuzca mugimenduaren aurrekaritzat jotzen da Aliantza Hirukoitza, Galeuzca baino 10 urte lehenago sinatu zelako.

Erakunde sinatzaileen artean hauek zeuden [1]:

Agiria oso erradikala zen: federalismo edo konfederalismotik harago, independentzia aldarrikatzen zuen [3]. Deigarria da agiriari darion grina: beharrezkoa balitz odola isurtzera, hots, borroka armatura, deia egiten baitu [4] [5]. Estat Català eta EAJ-Aberriren eragina puntu horretan begi-bistakoa da.

Agiria sinatu ondoren, egun bat geroago, Miguel Primo de Rivera jeneral espainiarrak estatu kolpea eman zuen Bartzelonan bertan.

Erreferentziak