1981eko Irlandako gose greba

1981eko Irlandako gose greba Ipar Irlandako gatazka garaian irlandar errepublikar presoek burututako protestaldien ondorioz bututako gose-greba bat izan zen. Protestaldi hau 1976an Britainiar Gobernuak irlandar preso errepublikarrei Kategoria Bereziaren Estatusa ukatu zienean Burusien protesta delakoarekin hasi zen. 1978an euren pisontziak hustutzen ari zirela preso batzuk erasotuak izan zirenean, protesta Protesta zikina deitzera iragan zen, honetan presoak euren buruak garbitzeari uko egin eta beren espetxe geletako hormak euren gorotzez estali zituzten. 1980an 53 egun iraun zituen gose greba batean parte hartu zuten.[1]

Gose greben 25. urteurrenaren bandera oroigarria.
1981eko Irlandako gose grebalarien irudia.

1981ean bigarren gose greba bati ekin zioten eta laisterrera irlandar presoak eta Erresuma Batuko Margaret Thatcher lehen ministroaren arteko norgehiagoka batean bilakatu zen. Gose greba honetan zehar grebalarietako bat zen Bobby Sands presoa Erresuma Batuko Parlamenturako legebiltzarkide hautatu zuten, honek mundu osoko hedabideen berehalako jakinmina piztu zuelarik.[2] Behin hamar preso hil ondoren, gose grebaren deialdia bertan behera utzi zen. Sands bera hildakoen artean zegoen eta bere hiletara 100.000 pertsona inguru bertaratu ziren. Gose grebak irlandar nazionalismoaren politika erradikalizatu zuen eta ordurarte gutxiengoan zegoen Sinn Féin alderdia, Ipar Irlandan indar politiko garrantzitsua izatera igaro zen.[3]

Gose greban zehar hildako presoak

1981eko udarako jada honako 10 gose grebalari hauek hil ziren:

IzenaTalde armatuaJaiolekuaGose grebaren hasieraHeriotzaren dataGose greban iraundako egunak
Bobby SandsIRANewtownabbeymartxoaren 1amaiatzaren 5a66 egun
Francis HughesIRABellaghymartxoaren 15amaiatzaren 12a59 egun
Raymond McCreeshIRACamloughmartxoaren 22amaiatzaren 21a61 egun
Patsy O’HaraINLADerrymartxoaren 22amaiatzaren 21a61 egun
Joe McDonnellIRABelfastmaiatzaren 8auztailaren 8a61 egun
Martin HursonIRACappaghmaiatzaren 28auztailaren 13a46 egun
Kevin LynchINLADungivenmaiatzaren 23aabuztuaren 1a71 egun
Kieran DohertyIRABelfastmaiatzaren 22aabuztuaren 2a73 egun
Thomas McElweeIRABellaghyekainaren 8aabuztuaren 8a62 egun
Michael DevineINLADerryekainaren 22aabuztuaren 20a60 egun

Patologiako jatorrizko agiriak grebalarien heriotza "euren buruei behartuaraziko gosez" izan zela erregistratu zuten. Gerora aipu hori moldatua izan zen eta gose greban parte hastu zuten senitartekoen protesten ondorioz soilik "gosez" hil zirela berridatzi zen. Aldiz forenseek "euren buruei behatuarazitako gosez" berediktua mantendu zuten.[4]

Beste gose grebalariak

Nahiz eta gose greban zehar hamar gizonek bizia galdu izan, beste hamairuk protesta hura hasi baina osasun arazo edo euren senideen eskaeren bitartez erretiratuak izan ziren. Haietako askok gerora ere, iragandako gose grebaldiaren eraginez ondorio ezberdinak jasan izan dituzte: bai liseriketa arazoak, bai eta ikusmen edota ezintasun fisiko nahiz neurologikoak ere.[5][6]

IzenaTalde armatuaGose grebaren hasieraGose grebaren amaieraGose greban iraundako egunakErretiratzeko arrazoiak
Brendan McLaughlinIRAmaiatzaren 14amaiatzaren 26a13 egunUltzera zulatua eta hesteetako odoljarioa
Paddy QuinnIRAekainaren 15auztailaren 31a47 egunSenideek erretiratua
Laurence McKeownIRAekainaren 29airailaren 6a70 egunSenideek erretiratua
Pat McGeownIRAuztailaren 9aabuztuaren 20a42 egunSenideek erretiratua
Matt DevlinIRAuztailaren 14airailaren 4a52 egunSenideek erretiratua
Liam McCloskeyINLAabuztuaren 3airailaren 26a55 egunBere senideek konorterik gabe gelditu ezkero erretiratu egingo zutela esan zuten
Patrick SheehanIRAabuztuaren 10aurriaren 3a55 egunGose grebaren amaiera
Jackie McMullanIRAabuztuaren 17airailaren 3a48 egunGose grebaren amaiera
Bernard FoxIRAabuztuaren 24airailaren 24a32 egunGiltzurrun hutsegitea
Hugh CarvilleIRAabuztuaren 31aurriaren 3a34 egunGose grebaren amaiera
John PickeringIRAirailaren 7aurriaren 3a27 egunGose grebaren amaiera
Gerard HodgkinsIRAirailaren 14aurriaren 3a20 egunGose grebaren amaiera
James DevineIRAirailaren 21aurriaren 3a13 díasGose grebaren amaiera

Erreferentziak

Ikus gainera

Bilbiografia

Kanpo estekak