2004ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

2004ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa [1] Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 33. edizioa izan zen, 2004ko urtarrilaren 2 eta martxoaren 28 bitartean ospatu zen. Bertan, 22 bertsolarik hartu zuten parte. Urte honetako Txapelketa (aurreko bi urteetan bezala) bi fasetan antolatu zen; lehenbiziko fasean 12 saioko Nafarroako Bertso Liga jokatu zen. Liga horretako lehenbiziko sailkatuak, 3 finalaurrekoetan neurtu ziren. Finala martxoaren 28an ospatu zen Lesakako Zambra eraikinean.

Urte honetatik aurrera, Iparraldeko bertsolariek ez zuten Txapelketan parte hartu.

Xabier Silveirak jantzi zuen txapela bigarren aldiz.

Parte-hartzaileak

Bertsolariak

Gai-jartzaileak

Epaileak

  • Jon Abril
  • Mikel Bujanda
  • Josu Etxanobe
  • Ekintza Landa
  • Patxi Larretxea
  • Manu Legarra
  • Saioa Mitxelena
  • Gaizka Sarasola
  • Jose Urroz

Finala

PostuaBertsolariaPuntuak
1.Xabier Silveira426,5
2.Estitxu Arozena408
3.Bittor Elizagoien394,5
4.Jon Barberena388
5.Juan Mari Lopez384
6.Xabier Legarreta “Arano”383,5
7.Manolo Arozena379,5
8.Joxe Juan Zubieta “Etxabe”376

Erreferentziak

Kanpo estekak