2014ko Gamonalgo gatazka

2014ko Gamonalgo gatazka 2014 urteko urtarrilean Burgosko Gamonal auzoan Burgosko Udalak egiteko asmoa zuen hiribide baten eraberritzeko lanak abiaraztean sortu zen gatazka izan zen. Auzoko bizilagunak eraberritzearen aurka azaldu ziren, auzoan beste lehentasunak zeudela etaeraberritze-proiektuan ustelkerian nahastutako enpresariak zeudela argudiatuz. 2014ko urtarrilaren 11an makinak lanean hastean, istilu larriak izan ziren proiektuaren aurka zeuden bizilagunen eta polizien artean, hainbat atxilotu eta zaurituekin; istiluek hurrengo egunetan jarraitu zuten, harik eta urtarrilaren 14an alkateak proiektua bertan behera utziko zuela adierazi zuenera arte. Urtarrilean 15ean eta 16an Madrilen ere protesta ekitaldiak eta istiluak izan ziren Gamonalgo bizilagunez elkartasunez. Gatazkak oihartzun zabala izan zuen Espainiako hedabideetan.

Ondorioak

2014ko inauterietan, Burgosko inauterietan etakideek euren bideo-adierazpenetan erabili ohi duten janzkerarekin mozorrotu, haiek burua estalita eta Gamonal presoak, etxera leloa eskutan zuten bi gazteei mozorroa kendu eta berea terrorismoaren gorazarre-delitua izan zitekeela ohartarazi zien.

Kanpo estekak


Artikulu hau Gaztela eta Leongo historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.