Hego Kurdistanen independentziarako 2017ko erreferenduma
Hego Kurdistanen independentziarako 2017ko erreferenduma irailaren 25ean administratiboki Irakeko lurraldea den Hego Kurdistanen egindako erreferenduma da. Erreferendum horren helburua estatu burujabe kurdu bat sortu ala ez erabakitzea izan zen. Emaitza loteslea izatea espero zen Kurdistango Eskualde Autonomoarentzat (KRG),[1][2][3] baina Irakeko Gobernu Federalak uko egin zion erreferenduma legezkotzat jotzeari.[4]
Hego Kurdistanen independentziarako 2017ko erreferenduma | |||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gertaera-data | 2017ko irailaren 25a | ||||||||||||||||
Mota | Independentzia erreferendum | ||||||||||||||||
Honen parte da | Nazionalismo kurdu | ||||||||||||||||
Parte-hartzea | |||||||||||||||||
| |||||||||||||||||
Hauteskunde emaitza | |||||||||||||||||
| |||||||||||||||||
Galdeketa Iraken menpeko zazpi lurralde kurduetan egin zuten: batetik, lurralde autonomoko Dohuk, Erbil, Suleimaniya eta Halabjan; bestetik, Irakek Kurdistango lurralde gisa aitortzen ez zituen Kirkuk, Diyala eta Niniven. Guztira, 5,3 milioi herritar zeuden bozetara deituta.[5]
Erreferendumaren egunean, Irakeko Parlamentuak bi eskari egin zizkion Gobernuari: Kurdistanera tropak bidaltzeko eta Irakek Kurdistango lurralde autonomoarekin duen muga ixteko. Turkiak bestalde, petrolio esportazioak etetearekin egin zion mehatxu Kurdistani.[5]
Emaitzak
Parte-hartzea % 72,16 izan zen.
Behin-behineko emaitzak, barrutien % 6,16ko datuak kontuan hartuta (behin betiko datuak irailaren 28an jakinaraziko dituzte).[6]
Aukera | Boto-kopurua | % |
---|---|---|
Bai | 263,094 | 93.29% |
Ez | 18,923 | 6.71% |
Boto baliodunak | ||
Boto baliogabeak | ||
Parte-hartzea |