2018ko Damasko eta Homsen bonbardaketa

2018ko apirilaren 14an Ameriketako Estatu Batuek, Frantziak eta Erresuma Batuak Damasko eta Homsen bonbardaketa egin zuten hegazkin zein itsasontzietatik[1][2][3]. Mendebaldeko hiru potentzien arabera, Siriako gerra zibilean ustez emandako Doumako eraso kimikoari erantzuteko egindako erasoa izan zen. Bertsio horren arabera, Siriako gobernuak Ghoutako ekialdean apirilaren 7an gerra kimikoa egin zuen bere herritarren aurka[4]. Siriak ukatu egin zuen eraso horiek gertatu izana[5], eta erasoak nazioarteko legediaren bortxaketa zela argudiatu zuen[4].

Ameriketako Estatu Batuek egindako erasoen mapa.

Erreferentziak

Kanpo estekak