2018ko Donostia Klasikoa

2018ko Donostia Klasikoa
Datu orokorrak
Lasterketa38. Donostia Klasikoa
Txapelketa2018 UCI World Tour 1.UWT
Data2018.eko abuztuak 4
Luzera229 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaDonostia
Helduera-lekuaDonostia
Taldeak22
Parte-hartzaileak153
Amaitu dutenak82
Bataz besteko abiadura37,773 km/o
Emaitzak
TxapeldunaFRA Julian Alaphilippe (Quick-Step Floors)
TxapeldunordeaNED Bauke Mollema (Trek-Segafredo)
HirugarrenaFRA Anthony Roux (Groupama-FDJ)
◀20172019▶
Dokumentazioa

XXXVIII. Donostia Klasikoaren ekitaldia 2018ko abuztuaren 4an egin zuten.[1] UCI WorldTourreko hogeita zortzigarren txapelketa izan zen.

Lasterketa

22 taldek hartu zuten parte, horietatik 18 UCI WorldTour mailakoak. Lau kontinental mailakoak izan ziren: Burgos-BH, Caja Rural, Cofidis eta Euskadi Murias hain zuzen ere. 153 txirrindularitik 82k amaitu zuten. Julian Alaphilippe frantziarrak irabazi eta lehenengo euskalduna Ion Izagirre (7.a) izan zen.

Alaphilippek Bauke Mollema (Trek) menderatu zuen Bulebarreko esprintean. Aise menderatu ere. Murgil tontorrean gora biak izan ziren indartsuenak. Azken mendatean, ordea, hautagai nagusi batzuk falta ziren. Helmugatik hemeretzi kilometrora, Mirakruzen behera, eroriko larria egon zen tropelean. Benjamin Kingen (Dimension Data) hanka-sartze batek eragin zuen ezbeharra. Atzera begira zela, Lotto Jumboko txirrindulari batekin trabatu, eta lurrera erori zen. Ondorioz, hankaz gora joan ziren, besteak beste, Mikel Landa (Movistar), Gorka Izagirre (Bahrain), Primož Roglič (Lotto Jumbo) eta Egan Bernal (Sky). Lauek utzi zuten lasterketa.[2]

Parte-hartzaileak

WorldTeamak (18)Talde kontinental profesionalak (4)

Sailkapen orokorra

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Julian Alaphilippe FrantziaQuick-Step Floors6 o 03 min 45 s
2. Bauke Mollema HerbehereakTrek-Segafredo+ 0 s
3. Anthony Roux FrantziaGroupama-FDJ+ 16 s
4. Greg Van Avermaet BelgikaBMC Racing Team+ 16 s
5. Julien Simon FrantziaCofidis, Solutions Crédits+ 16 s
6. Rigoberto Urán KolonbiaEF Education First-Drapac+ 16 s
7. Ion Izagirre Euskal HerriaBahrain-Merida+ 16 s
8. Robert Gesink HerbehereakLottoNL-Jumbo+ 16 s
9. Steven Kruijswijk HerbehereakLottoNL-Jumbo+ 16 s
10. Antwan Tolhoek HerbehereakLottoNL-Jumbo+ 16 s
11. Rudy Molard FrantziaGroupama-FDJ+ 20 s
12. Daniel Martin Irlandako ErrepublikaUAE Team Emirates+ 43 s
13. Toms Skujiņš LetoniaTrek-Segafredo+ 48 s
14. Igor Anton Euskal HerriaDimension Data+ 49 s
15. Daryl Impey HegoafrikaMitchelton-Scott+ 51 s
Iturria : ProCyclingStats


Erreferentziak

Kanpo estekak