2018ko Ordiziako Klasika

2018ko Ordiziako Klasika
Datu orokorrak
Lasterketa95. Ordiziako Klasika
Txapelketak2018 UCI Europe Tour
1.1
Data2018.eko uztailak 25
Luzera165,7 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaOrdizia
Helduera-lekuaOrdizia
Taldeak13
Parte-hartzaileak90
Amaitu dutenak58
Bataz besteko abiadura43,874 km/o
Emaitzak
TxapeldunaAUS Robert Power (Mitchelton-Scott)
TxapeldunordeaGBR Simon Yates (Mitchelton-Scott)
HirugarrenaLAT Krists Neilands (Israel Cycling Academy)
◀20172019▶
Dokumentazioa

XCV. Ordiziako Klasika- Ordiziako Udala Sari Nagusia 2018ko uztailaren 25ean egin zuten. Hasiera eta bukaera Ordizian, Abaltzisketa eta Altzo zeharkatu zituen, 165,7 km ibilbidean. 1.1 maila zuen.

Lasterketa

13 taldek eta 90 txirrindularik hartu zuten parte, horietatik 58k bukatu zutenak. Garailea Robert Power australiarra izan zen.

Robert Power eta Simon Yates taldekideek erakustaldia batera ospatzeko astia izan zuten Ordiziako kaleetan. Yatesek 2016an irabazi zuen klasikoa, eta 2018koan 23 urteko taldekideari oparitu zion garaipena.[1]

Abaltzisketara eginiko bosgarren eta azken igoeran egin zuten aurrera biek, eta Larraitzen behera, inor ez zen gai izan zuloa ixteko. Powerrek egin zuen lehen erritmo aldaketa, eta bakarrik alde egin zuen. Yatesek, taldetxoan indarrik sobera ez zegoela ikusita, erasoa jo, eta taldekidearenganaino heltzea lortu zuen. Hirugarren Krists Neilands (Israel Cycling) izan zen, eta laugarren, Fernando Barceló (Euskadi Murias). Jon Irisarri izan zen lehen euskal txirrindularia; 11. helmugaratu zen. Gainera, leaburuarrak esprint berezien saria ere lortu zuen.[1]

Parte-hartzaileak

WorldTeamak (2)Talde kontinental profesionalak (4)Talde kontinentalak (7)

Sailkapen orokorra

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Robert Power AustraliaMitchelton-Scott3 o 46 min 36 s
2. Simon Yates Erresuma BatuaMitchelton-Scott+ 0 s
3. Krists Neilands LetoniaIsrael Cycling Academy+ 37 s
4. Fernando Barceló EspainiaEuskadi-Murias+ 37 s
5. Antonio Pedrero EspainiaMovistar Team+ 37 s
6. Juan Antonio López-Cózar EspainiaFundación Euskadi+ 41 s
7. Diego Rubio EspainiaBurgos-BH+ 2 min 37 s
8. Nikolay Mihaylov BulgariaDelko-Marseille Provence-KTM+ 2 min 37 s
9. Rubén Plaza EspainiaIsrael Cycling Academy+ 2 min 37 s
10. Awet Ghebremedhn EritreaIsrael Cycling Academy+ 2 min 37 s
Iturria : ProCyclingStats


Erreferentziak

Kanpo estekak