2023 Australiako Ahots Indigenaren erreferenduma

2023ko Australiako Ahots Indigenaren erreferenduma 2023ko urriaren 14an egin zen, eta ezezkoarekin ebatzi zen. [1] Hautesleei galdetu zitzaien Australiako Konstituzioaren aldaketa bat onartzen ote zen, herri indegenei errekonozimendua egiteko espreski, Aborigenen eta Torres itsasarteko uhartetarren Ahotsa izeneko organoa sortuz, Indigenen Ahotsa edo, laburrago, The Voice edo Ahotsa izenekin ezaguna Australiako politikan.

2023 Australiako Ahots Indigenaren erreferenduma
Motaerreferendum
constitutional referendum (en) Itzuli
Data2023ko urriaren 14a
HerrialdeaAustralia
Nongo eskumenen mendeAustralia

Webgunevoice.gov.au…
Erreferendumeko bozka-papera.

Aldaketa proposamena

Indigenen Ahots delakoa herri indigenek aukeratuko zuten, eta eskumenak lituzke "Parlamentuari eta Commonwealth-eko Gobernu Exekutiboari dagozkion gaietan ahotsa edukitzeko", Aborigenei eta Torres itsasarteko uharteetako herriei zegozkien gaietan. Lehen Herriak, aborigenak eta Torres itsasarteko uharteetako biztanleak (euren artean talde bereiziak sentitzen dira), %4 dira Australian.[2]

Erreferendumaren galdera eta Konstituzioko aldaketa proposamena 2023ko martxoaren 23an iragarri zituen Anthony Albanese lehen ministroak. [3]

Erreferendumeko boto-paperek hautesleei galdetu zietena hau izan zen literalki:

«A Proposed Law: To alter the Constitution to recognise the First Peoples of Australia by establishing an Aboriginal and Torres Strait Islander Voice.

Do you approve this proposed alteration?

»

Euskarara ekarrita: "Legea proposatzen da: Konstituzioa aldatzea Australiako Lehen Herriei ezagupena eskaintzeko, Aborigenen eta Torres itsasarteko uhartetarren Ahotsa ezarriz. Onartzen duzu aldaketa hau?

Konstituzioaren aldaketa IX kapituluan ezarri behar zen, 129. artikuluan.

Emaitza

Konstituzioaren aldaketa nazio mailan eta estatu eta lurralde guztiek baztertu zuten, Australiako Hiriburuaren Lurraldean (Canberrako lurraldean, alegia) izan ezik. Proposamenak aurrera egiteko,, bi baldintza bete behar ziren: herrialde osoan baiezkoa gailentzea, eta gutxienez sei estatutik lautan baiezkoak irabaztea; ez bata eta ez bestea bete gabe, aldaketa ez zen gauzatu.[4]

Udaberrian lehen ministroak aldaketa proposatu zuenean, Australiako gehiengoa erreformaren alde zegoela ematen zuen inkesten arabera, baina iritzia aldatu egin zen hilabeteotan. Azkenean emaitza oso negatiboa izan zen, indigenen aldeko erreformaren kontra bozkatu du %60ak, eta alde bakarrik %39,4ak.[2]

Inoizko parte hartzerik handiena izan zen galdeketan; herritarren %97,7k eman baitzuen bozka (aintzat hartu behar da Australian derrigorra dela erreferendumetan parte hartzea).[4]

Mapak

Erreferentziak

Kanpo estekak