80 Days

2014ko bideojokoa


80 Days fikziozko joko interaktiboa da,[1] Inklek[2] eta Cape Guy-k[3] garatu eta argitaratua. iOSerako, 2014ko uztailaren 31n kaleratu zen, eta Androiderako, 2014ko abenduaren 15ean .[4] Microsoft Windows eta OS X-entzat merkaturatu zen 2015eko irailaren 29an.[5] Ordenagailuko bertsioak Steam[6] eta GoG[7] saltoki digitaletan daude eskuragai. Aukera ezberdinak eskaintzen dituen abentura narratiboa da, jokalariariaren erabakiek argumentuan eragina dute eta hainbat pasadizo desberdin gerta daitezke.[8] Bideojoko honek Jules Verneren Munduari bira 80 egunetan eleberria hartzen du abiapuntutzat, ezaugarri bereziak gehituz.

80 Days
Jatorria
Argitaratze-data2014
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
ArgitaletxeaInkle (en) Itzuli
Banatze bideabanaketa digital eta deskarga digitala
Ezaugarriak
Genero artistikoainteractive fiction (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaiOS, Android, Microsoft Windows, macOS eta Nintendo Switch
Sarrera gailuaukimen-pantaila
Adin-sailkapenaEveryone 10+
Irakur dezakeAndroid eta iOS
Deskribapena
OinarrituaMunduari bira 80 egunetan
Zuzendaritza eta gidoia
Gidoigilea(k)Meg Jayanth (en) Itzuli
Jon Ingold (en) Itzuli
[[Kategoria:Meg Jayanth (en) Itzuli idatzitako bideo-jokoak]]
[[Kategoria:Jon Ingold (en) Itzuli idatzitako bideo-jokoak]]
Ekoizpena
GaratzaileaInkle (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLondres
Historia
Jasotako sariak
Independent Games Festival Award - Excellence in Narrative (en) Itzuli
International Mobile Gaming Award for Excellence in Storytelling (en) Itzuli
11th International Mobile Gaming Awards (en) Itzuli
inklestudios.com…

Argumentua

Bideojokoak jokalaria Passepartout pertsonaiaren larruan jartzen du, nobelako Phileas Fogg jaunaren zerbitzariaren larruan. Egun batean bere nagusiak bidaia bat hasi behar dutela esango dio, antza denez apustu oso arriskutsua egin baitu, mundu osoari 80 egunetan edo lehenago buelta ematea. Londonetik abiatuta bidaiaren oso atal garrantzitsuak kudeatuko ditu jokalariak Passepartout bezala, eta maila handi batean bere nagusiaren arrakasta edo porrota bere esku egongo da.

Jostagarritasuna

Jokoaren zati handi bat Lur planetaren esferari begira emango du jokalariak, bisitatuko duen hurrengo hiria aukeratzen. Zeregin honetan aldagai desberdinak hartu beharko ditu kontuan: bidaiak balio duen dirua, beharrezkoak izango diren bidaia-egunak, garraiatuko duen ekipajea… Aukeratutako bideak garrantzi itzela bereganatuko du, izan ere, pertsonaiek ez dute hirien arteko garraioen lotura guztien berri izango, eta informazio baliotsu hau objektu zein elkarrizketa desberdinen bidez lortuko dute. Informatuta egotea beraz, berebizikoa izango da munduari bira eman eta Londonera berriz garaiz heltzeko.Jokoak badauka 1872an kokatutako eleberriarekiko aldaketa nabarmen bat bere girotzeari dagokionean, steampunk estiloan egindako artelana da. Batez ere teknologia arloan igarriko da hau, erabiliko diren ibilgailuetan azpimarra jarriz.

Lurrun-bidez indartutako zaldi mekanikoek mugiarazitako gurdiak, mota ezberdinetako globo aerostatiko zein zepelinak eta bestelakoak izango dira honen adibide. Hau zenbaitetan beltzez egindako irudietan ikusiko badira ere, batez ere, gertakizunen zati handiena azalduko duten testuetan jasoko da. Honela, XIX. Mendearen aldaera alternatiboa ezagutuko du jokalariak, teknologia, gremio eta bestelako hainbat ezaugarri dituena.

Passepartout bezala erabaki nahikotxo hartuko ditu jokalariak, eta zenbait gauza kontrolpean izaten saiatu beharko da. Hasteko, 80 egunen atzera kontua gainean izango du hastapenetik, uneoro. Phileas Foggek banketxeak lagun ditu eta maileguak eskuragai izango baditu ere, erabilitako dirua zaindu beharko du.

Dirua maneiatzea hiri bakoitzeko merkatuetan objektuen salerosketa egiterakoan zein hurrengo hirirako garraioa kontratatzerakoan izango da garrantzitsua. Azoketan jokalariak egin dezakeena ere baliagarria da, garraio desberdinen ordutegiak lor ditzake, hiri ezberdinen arteko loturen berri izateko. Gainera, eros ditzakeen zenbait jantzik eta objektuk egoera desberdinetan abantailak eskainiko dizkio.

Esaterako, tren gidariaren jantziaren atal guztiak lortuz gero, garraio hauek dagokiena baino egun batzuk arinago abiatuko dira edo merkeago aterako zaizkio, hots, kasu hauetan negoziatzeko ahalmena hobetuko du jokalariak. Honez gain, hiri batean merke eros daitezkeen gauzak, beste leku batzuetan askoz garestiago saltzeko aukera izango du, toki jakin horietatik pasatuz gero.

Dena dela, oinarrizko mekanika interaktiboez gain, jokoak eskaintzen duen testu bidezko esperientzia da jokoaren beste atal handietako bat. Passepartout bezala aukera desberdinak izango ditu jokalariak hiri bakoitzean, bertako tokiren batera joaterakoan gertakizunak kontatuko zaizkio narrazio bidez eta berriz ere, aukera gehiago eskainiko zaizkio.

Bisitatutako hirietan gauza ezberdinak jazoko dira eta hauen barruan jokalariak erabaki anitz izango ditu hautatzeko. Honek “aukeratu zure abentura” motako liburuen antzeko esperientzia bat ekarriko dio. Modu honetan, bahituak izatea, itsasontzi bateko kapitain bilakatzea edo egun batzuez zirku batean lan egitera behartuak izatea bezalako pasadizoak aurkeztuko zaizkio.

Erreferentziak

Kanpo estekak