A Walk in the Clouds

A Walk in the Clouds (euskaraz Paseoa Lainoetatik) 1995eko Alfonso Arau mexikar zinema zuzendariaren amodiozko drama filma bat da. 1942ko Quattro passi fra le nuvole (Lau Pausu Lainoetatik) italiar filmean oinarritua dago. Keanu Reeves, Aitana Sánchez-Gijón, Giancarlo Giannini, Anthony Quinn, Angélica Aragón, Evangelina Elizondo, Freddy Rodriguez eta Debra Messing aktoreek antzeztu zuten.

A Walk in the Clouds
Jatorria
Argitaratze-data1995
IzenburuaA Walk in the Clouds
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Mexiko
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, film erromantikoa eta gerra-filma
Iraupena98 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaFour Steps in the Clouds (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Kalifornia eta Ipar Carolina
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Alfonso Arau
Gidoigilea(k)Robert Mark Kamen (en) Itzuli
[[Kategoria:Robert Mark Kamen (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Keanu Reeves
Aitana Sánchez-Gijón
Anthony Quinn
Giancarlo Giannini
Angélica Aragón
Freddy Rodriguez
Debra Messing






Ekoizpena
EkoizleaDavid Zucker
Jerry Zucker

Konpainia ekoizlea20th Century Fox
EdizioaDon Zimmerman
Aurrekontua20.000.000 Estatubatuar dolar
Bestelako lanak
MusikagileaMaurice Jarre
Argazki-zuzendariaEmmanuel Lubezki
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKalifornia
Historia
Jasotako sariak
Golden Globe Award for Best Original Score (en) Itzuli

IMDB: tt0114887 Filmaffinity: 854886 Allocine: 13668 Rottentomatoes: m/walk_in_the_clouds Mojo: walkintheclouds Allmovie: v134948 TCM: 94990 TV.com: movies/a-walk-in-the-clouds Netlix: 60003768Edit the value on Wikidata

Maurice Jarre frantziar musikagile ospetsuaren soinu bandak Jatorrizko soinu banda onenaren Urrezko Globo Saria irabazi zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Paul Sutton (Keanu Reeves) soldadu gaztea AEBetako San Frantzisko hirira itzuli, eta bertan, haurdun dagoen eta ondorioz Kaliforniako Napa haraneko bere jaiotetxera itzultzeko beldur den Victoria Aragón (Aitana Sanchez-Gijon) izeneko mexikar-estatubatuar neska gazte eder bat ezagutu du. Paulek neskaren jenio biziko aitari aurre egiteko eta neskari etxera laguntzeko asmoz bere burua larrialdi konponbide baterako aurkeztuko du: biak senar-emazteak direlako itxura egin, ondoren inorri esan gabe hanka egin eta berau gaizto gisa gelditu.

Baina gauzak ez dira bikoteak espero bezala jazoko, Victoria inguruko mahastietako nagusiaren (Anthony Quinn) hiloba da eta familiaren egoera ezegonkorra eta neskarengatik sortu zaion maitasunaren ondorioz, mutilak hura lagatzea ezinezkoa egingo zaio. Bien arteko pasioa uztaren errituaren sentsualitatearekin batera piztean, elkarrekin batera egoteko denen aurka borrokatu beharko diren harreman bati ekin diotela jabetuko dira, aurretik mutila jada ezkondua dagoela jakin arren.

Aktoreak

  • Keanu Reeves: Paul Sutton sarjentua
  • Aitana Sánchez-Gijón: Victoria Aragon
  • Giancarlo Giannini: Alberto Aragon
  • Anthony Quinn: Pedro Aragon jauna
  • Angélica Aragón: Maria Jose Aragon
  • Evangelina Elizondo: Guadalupe Aragon
  • Freddy Rodriguez: Pedro Aragon, Jr.
  • Debra Messing: Betty Sutton
  • Febronio Covarrubias: Jose Manuel
  • Roberto Huerta: Jose Luis
  • Juan Jiménez: Jose Marie
  • Ismael Gallegos: Joseren semea
  • Alejandra Flores: Consuelo
  • Gema Sandoval: Maria
  • Don Amendolia: Aita Coturri

Kanpo estekak