Abaigar

Nafarroa Garaiko udalerria

Abaigar[3] ([aβaiɣaɾ]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrerrian kokatua, Lizarrako merindadean. Uste da herriaren izena euskarazko (h)abe igar grafiatik datorrela, "zuhaitz lehorra" esan nahi duena. Itsas mailatik 498 metro gorago dago, eta Nafarroako hiriburu Iruñetik 58 kilometrora. Abaigarrek 98 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Abaigar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Abaigarko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Abáigar
AlkateaÁlvaro Pérez de Aransolo Fernández (AIA, indep.)
Posta kodea31280
INE kodea31001
Herritarraabaigartar
Geografia
Koordenatuak42°38′50″N 2°08′30″W / 42.6472°N 2.1417°W / 42.6472; -2.1417
Azalera4,9 km²
Garaiera498 metro
Distantzia58 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria82 (2023:  2)
alt_left 35 (%42,7)(2019) (%58,5) 48 alt_right
Dentsitatea16,73 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 24,49
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 10,95 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 6,40 (2018: %5,43)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.abaigar.es/

Historia

Udalerriaren jatorria XIII. mendekoa da, Iranzuko monasterioak gaur egun Abaigar osatzen duten ondasunak zituela frogatuta dagoen garaikoa. XIX. mendearen erdialdera arte, udalerria Egako Haraneko herri bat izan zen; hala ere, 1846an udalerri hori desagertu zenean, Abaigarrek udal propioa bereganatzea lortu zuen.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Abaigar Lizarrako merindadearen mendebaldean dago, Lizarra eta Gasteiz arteko errepide zaharretik gertu. Herrira heltzeko Murietan hasten den NA-7455 errepidea hartu behar da, eta lau kilometroren ostean ailegatzen da Abaigarko herrigunera. Herrigune txikia izan arren, bi kale nagusi daude, San Vizente kalea eta Kale Nagusia.

Udalerriak Murietarekin egiten du muga iparraldean, Villamayor de Monjardinekin ekialdean, Olexuarekin hegoaldean, eta Okorekin mendebaldean.

Klima eta landaredia

Klima mediterraneo kontinental motakoa da, udak nahiko beroak eta negu hotzekin. Urteko batez besteko tenperatura 9 gradu ingurukoa eta prezipitazioak 700 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean.

Landaredia klima mediterraneokoa da, eta nahiz eta gizakiaren eraginez jatorrizko basoen azalera asko galdu den, oraindik ere 68 hektarea pago kontserbatzen dira, laborantza lurren artean.

Demografia

Abaigarko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,99a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

CIA herri ekimeneko Maria Clara Gurrea Lantz atera zen Abaigarko alkate 2007ko udal hauteskundeetan, bere taldeak udaleko bost ordezkariak lortu baitzituen. Boto baliogabeak lau izan ziren (emandako boto guztien %5,71) eta boto zuriak sei (%9,09). Abstentzioa %33,96 izan zen.

Abaigarko Udala (2007)
AlderdiaBotoakAukeratua?
Raquel Aiukar Tardienta (CIA)39Bai
Jame Salvador Alegria (CIA)36Bai
Angel Maria Lopez Martinez (CIA)29Bai
Maria Clara Gurrea Lantz (CIA)26Bai
Antonio Guinea Crespo (CIA)17Bai

2011n AIA (Agrupación de Independientes de Abáigar, independenteak) izeneko zerrenda izan zen bakarra; 39 boto eskuratuta, zerrendako kidea zen Álvaro Pérez de Aransolo Fernández izendatu zuten alkate.

Udaletxea

  • HELBIDEA: San Vizente kalea, z/g

Alkateen zerrenda

2003-2007Jesús Ginea CrespoIndep.
2007-2011María Clara Gurrea LantzCIA, indep.
2011-2015Álvaro Pérez de Aransolo FernándezAIA, indep.

Kultura

Euskara

Nafarroako gobernuak 1986an onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Abaigar eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zuen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,02k zekien euskaraz hitz egiten. 2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Jaiak eta ospakizunak

Abaigarko jaiak uztailaren 12an ospatzen dira, eta lau egun irauten dute.

Zerbitzuak

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Abaigar eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa