Abigail Pereira

Abigail Pereira Ávila (Montevideo, Uruguai, 1986ko urtarrilaren 27a) uruguaitar aktore, vedette, abeslari eta dantzari transgeneroa da.

Abigail Pereira
Bizitza
JaiotzaMontevideo1986ko urtarrilaren 27a (38 urte)
Herrialdea Uruguai
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria eta dantzaria
Musika instrumentuaahotsa

abigailpereira.com
IMDB: nm7273303 Facebook: AbigailPereiraOficial Twitter: ABIGAILPEREIRAO Instagram: abigailpereiraok Edit the value on Wikidata

Walter Pereira eta Graciela Ávilaren alaba da. Hainbat telebista saiotan parte hartu du, hala nola El show del mediodía, 2007ko Bailando por un sueño, Yo soy el artista, besteak beste.

LGBT kolektiboaren eskubideen aldeko ekintzailea da.[1] 2007an bere izena legez aldatu zuen bai nortasun-agirian, bai pasaportean. 2013an jaiotza-agiria zuzendu zioten Erregistro Zibilean.[2]

Gaur egun Telemundo telebista-katean egiten du lan eta Ameriketako Estatu Batuetan bizi da, Miamin hain zuzen.

Telebista

  • 2007: Bailando por un sueño
  • 2007 eta 2008: El show del mediodía
  • 2014: Yo soy el artista
  • Suelta la sopa
  • 2017: Algo contigo

Erreferentziak

Kanpo estekak