Abisiniako poni

Abisiniako ponia, edo Oromo zaldia[1], Etiopiako bertako zaldi [[arraza]] bat da, herrialde honetan bertan garatutako arraza izanik[2].

Abisiniako ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Etiopia  Sudan
SinonimoakAbisimiako zaldia. Gala. Oromo zaldia.

Arabiar zaldiarekiko antza handia dauka, baina dirudienez bere jatorria berberiar zaldia izan zen. Gero behin eta berriro arabiar zaldiekin gurutzatua izan zen egungo itxura hartu arte. Bere tamaina zein hainbat ezaugarriengatik arraza ponien sailkapen taldean sartzen da.

Sakontzeko, irakurri: «Poni»

Hala ere hainbat adituek diote ponia baino zaldi txiki bat dela. Haien arabera Abisiniako ponia zaldi tamainako arrazen saikapenean sartuko litzateke, nahiz eta tamainaz txikiagoa izan.

Zela zaldia bezala erabiltzen da, baina baita beste zenbait lanetan ere, gurdi zaldia bezala, esate baterako.

Etiopiaz gain Sudanen ere aurkitu daitezke abere hauek.

Oro har, informazio gutxi dago arrazari buruz[2].

Etimologia

Abisimiako poni bat Adigraten

Abisinia Etiopiako Inperioaren beste izen bat zen, handik zaldi hauen izena.Arrazaren beste zenbait izen "Gala"[3] eta "Abisiniako zaldia" dira.

Arrazaren historia

Oromo herriaren antzinako zaldiak kanpoko zaldi arraza ugariekin nahastuz joan ziren. Hala ere antzinako hainbat ezaugarriek irauteko kemena handia izan dute[1].Jatorriz arraza hau mendietako arraza bat zen, bertan lan egiteko ohituta[4], baina handik ordokietara jeitsi zuten eta bertan Abisiniako zaldia zabaldu zen Etiopian Itsaso Gorriaren itsasbazterreko marran barrena.

Arraza 1861. urtean eraman zuten Ingalaterra. Haren ondorioz arraza hau ofizialki erregistra zen aurrenetariko afrikar zaldi arraza izan zen.

Ezaugarriak

Simien Mendietako parke nazionalean

Abisiniako ponia nahiz eta zaldi txikia izan, indartsua eta landatarra da eta bere jatorrian mendialdeko lan gogorretan aritzeko moduko arraza izan da.

Oro har zaldi borobila da eta koloreari dagokionez nahiko aldakorra da. Baita gorputzera eta tamainari dagokienez[3].

  • Ilaia: Zaldi honen hazleek lan handia egin dute zaldi honen ilaiaren arrosa-itxurako multzoak zaintzeko. Interesgarria eta desiragarria ikusten zuten. Abisiniako ilaia motza eta latza da. Ertzetan arrosa-itxurako ile multzoak agertzen dira. Zaldi honek bibote bitxi bat dauka muturrean. Bere ilaia zaila da eskuilatzeko, ilaia norabide guztietan hazten delako. Zaintza asko behar du garbia mantentzeko.
  • Kolorea: Mota askotako koloreak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Bideoak