Accademia della Crusca

Italierazko Akademia

Accademia della Crusca, baita ere Crusca, Italiako hizkuntzalaritza eta filologiako adituen ikerketa zientifikoak biltzen dituen erakundea da. Italiako hizkuntza-erakunderik ospetsuena da, ziur asko. Florentzian sortu zen, 1583an, eta jatorrizko italiera "garbi" mantentzen saiatu da beti. 1612. urtean, Vocabolario degli Accademici della Crusca liburuaren lehen edizioa argitaratu zuen, frantsesezko, alemanierazko, espainierazko eta ingelesezko hizkuntzetarako adibide lexikografiko izan zena.[1]

Accademia della Crusca
Datuak
Motalanguage society (17th an 18th century) (en) Itzuli, zientzien akademia, akademia nazionala, elkarte zientifikoa, academic archive (en) Itzuli eta artxiboa
HerrialdeaItalia
Erabilitako hizkuntzaitaliera
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorreraezezaguna
webgune ofiziala
Facebook: AccademiaCrusca Twitter: accademiacrusca Youtube: UCe4ojSs1l_0gfo-MJGeekRg Edit the value on Wikidata
Vocabolario degli Accademici della Crusca, lehenengo edizioaren azala.
Villa di Castelo, Cruscaren egoitza.

Gaur egun, Accademia della Cruscak kudeatutako italierazko hiztegia hiztegi historikoa da, 1612ko italierari dagokionez. Antzinako italieraren azterketa bikaina da, baina literatur barietatearena baino ez. Izan ere, ezaugarri horiek dituen liburu batek bere mugak ditu, eta ezin du beste mota bateko idatzizko iturri zaharren (memoria-liburuak, tratatuak, errezetak, kontabilitate-liburuak, estatutuak, hainbat generotako dokumentuak, eta abar) sail oso oparoa bildu.

Akademiko ospetsuak

Hildakoak

  • Lodovico Adimari
  • Maria Luisa Altieri Biagi
  • Michele Amari
  • Lorenzo Bellini
  • Edmundo de Amicis
  • Umberto Bosco
  • Giulio Cesare Cortese
  • Vincenzo da Filicaja
  • Luigi Lanzi
  • Jacopo Mazzoni
  • Leopoldo de Médici
  • Indro Montanelli
  • Adolfo Mussafia
  • Giovanni Nencioni
  • Ignazio Paternò Castello
  • Giorgio Petrocchi
  • Giuseppe Pitrè
  • Pio Rajna
  • Luigi Maria Rezzi
  • Giovanni Battista Rinuccini
  • Domenico de Robertis
  • Gerhard Rohlfs
  • Alfredo Schiaffini

Gaur egungoak

  • Gian Luigi Beccaria
  • Pietro Beltrami
  • Francesco Bruni
  • Francesco D'Ovidio
  • Maurizio Dardano
  • Piero Fiorelli
  • Nicoletta Maraschio
  • Tullio de Mauro
  • Pier Vincenzo Mengaldo
  • Bice Mortara Garavelli
  • Max Pfister
  • Edgar Radtke
  • Cesare Segre
  • Luca Serianni
  • Alfredo Stussi
  • Alberto Varvaro

Azken presidenteak

Hauek izan dira:

  • Bruno Migliorini (1949-1963)
  • Giacomo Devoto (1964-1972)
  • Giovanni Nencioni (1972-2000)
  • Francesco Sabatini (2000-2008)
  • Nicoletta Maraschio (2008-2014)
  • Claudio Marazzini (2014-gaur egun arte).

Erreferentziak

Kanpo estekak