Adarra Saria

Euskal musikarako saria, Donostia Kulturak emana

Adarra saria Donostiako Udalak Donostia Kultura elkartearen bidez euskal musikarien ibilbidea omentzeko urtero ematen duen saria da[1].

Adarra Saria
SaritutakoaEuskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista
BabesleaDonostiako Udala
Herrialdea Euskal Herria
Lehen sari banaketa2014
Webgune ofizialawww.donostiaeuskaraz.eus

Ekitaldia

2014 urtean izan zuen lehen aldia eta Victoria Eugenia Antzokian izaten da ekitaldia. Saria bera Marijose Rekalde artista nafarraren brontzezko eskultura bat da[2].

Palmaresa

Honako hauek izan dira Adarra Saria jaso duten musikariak[3]:

UrteaSarituaIrudia
2014Mikel Laboa[1]
2015Ruper Ordorika[4]
2016Benito Lertxundi[5]
2017Fermin Muguruza[2]
2018Anari Alberdi[3]
2019Berri Txarrak[6]
2020Kepa Junkera [7]
2021Amaia Zubiria [8]
2022Joseba Tapia [9]
2023Zea Mays [10]
2024Errobi [11]

Erreferentziak

Kanpo estekak