Adela Velarde Pérez

aktibista mexikarra

Adela Velarde Pérez edo "Adelita"(Ciudad Juárez, Mexiko; 1900​ko irailak 8 - Texas, AEB; 1971ko apirilak 9) militar eta aktibista mexikarra izan zen, Mexikoko Iraultzan parte hartu zuena Victoriano Huertaren gobernuaren aurka.[1][2][3][4][5][6][7]

Adela Velarde Pérez

Bizitza
Jaiotza1900eko irailaren 8a
Herrialdea Mexiko
Heriotza1971ko irailaren 4a (70 urte)
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Biografia

Ciudad Juárez-en jaio zen 1900​ko irailaren 8an, inguruko familia dirudun baten barrenean. Rafael Velarde politikari perutarraren biloba zen. 14 urte zituela, 1913an, bere etxea utzi eta armada konstituzionalistako Alfredo Breceda koronelaren tropara batu zen. Aurrerago, 1915 urte inguruan, Gurutze Zuri Neutralaren parte bilakatu eta erizain moduan jardun zuen.[1][8]

Kulturan

Mexikoko Iraultzan parte hartu zuten emakumeak "Adelitak" bezala ezagutzen dira, beste hainbat izenen artean (gaztelaniaz: "soldaderas" edo "coronelas"). Eta Tomasa García iraultzaileak 1979ko elkarrizketa batean aipatu bezala: «A todas nos decían 'Adelitas' porque éramos revolucionarias, éramos de tropa, pero la mera Adelita era de Ciudad Juárez. La mera Adelita esa[...] era muy valiente».[9]

Horrez gain, Adela Velarderi pertsonalki Antonio del Río musikagileak "No me importa" abestia idatzi zion.[10]

1936an, José G. Cruzek "Adelita y las guerrillas", komikia sortu zuen.[11]

Erreferentziak

Kanpo estekak