Aden

Aden[1] (arabieraz عدن) Yemengo hiri garrantzitsu bat da. Gaur egun portu garrantzitsuena izateaz gain 'Adan Gobernantziako hiriburua ere bada. Historikoki britainiar kolonia garrantzitsu bat izan zen, eta Hego Yemen edo Yemengo Errepublika Herritar eta Demokratikoko hiriburua.

Aden
عَدَن
giza kokalekua
Administrazioa
Herrialdea Yemen
Muhafazah'Adan Gobernantzia|'Adan
Izen ofizialaعدن
Jatorrizko izenaعَدَن
Geografia
Koordenatuak12°48′N 45°02′E / 12.8°N 45.03°E / 12.8; 45.03
Map
Azalera760 km²
Altuera6 m
Demografia
Biztanleria507.355 (2005)
109.061 (1994)
Dentsitatea667,57 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia967
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakDjibuti, Latakia, Shanghai eta Jidda
Hizkuntza ofizialaarabiera

Adengo antzinako itsas-portu naturala desagertutako sumendi baten kraterrean datza, penintsulara istmo txiki batez loturik. Portu hau lehenengoz Awsan Erreinuak erabili zuen K.a. V eta VII. mendeen artean. Gaur egungo portua penintsularen beste aldean dago.

Aden hiria hainbat auzok osatzen dute: Krater, jatorrizko itsas-portua; Ma'alla, gaur egungo portu berria; Tawahi, kolonialismo garaian Steamer Point izena zuena; eta Gold Mohurreko etxeak. Khormaksar, istmoan kokatuta, gorputz diplomatikoa, Adengo Unibertsitatea, aireportua eta bestelako bulegoak ditu. Kontinentean Sheikh Othman dago, antzinako oasia; Al-Mansura, Britainiarrek diseinatutako hiri bat; eta Madinat ash-Sha'b, Hego Arabiar Federazioaren hiriburua izendatu zutena.

Adenek Adengo golkoari izena ematen dio.

Klima

    Datu klimatikoak (Aden)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)30313435383939393835333135
Batez besteko tenperatura (ºC)25272930333434333229272530
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)20222425272828272724212024
Pilatutako prezipitazioa (mm)026151201011500061
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)01122023200013
Eguzki orduak2482322792703102702172482703102702793203
Iturria: weather2travel.com[2]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak