Aena

Espainiako aireportu eta heliportuen enpresa kudeatzailea

Aena SME, S.A.[1] (Aeropuertos Españoles y Navegación Aérea enpresaren akronimotik eratorritako izena, euskaraz Espainiar Aireportuak eta Aireko Nabigazioa) Espainiako interes orokorreko aireportuak kudeatzen dituen enpresa publikoa da. Sozietatea Espainiako Gobernuaren agindupean dago ENAIRE enpresa-amaren bidez, Aenaren %51a kontrolatzen duelarik. 46 aireportu eta bi heliportu kudeatzen ditu Espainian, eta «Aena Internacional» (euskaraz Aena Internazionala) filialaren bitartez Europa eta Amerikan beste 15 aireporturen kudeaketan hartzen du parte, bidaiari kopuruari dagokionez munduko aireportu eragileen artean lehenengoa izanik. Egungo legediari dagokionez honako funtzioak bete behar ditu:

  • Karaktere zibileko aireportu, aerodromo, heliportu eta aire-garraiorako edozein instalakuntzaren antolaketa, zuzendaritza, koordinazioa, esplotazioa, zaintzea eta administrazioa.
  • Aurreko epigrafeari dagozkien azpiegitura eta instalazioen inbertsioen proiektu, exekuzio, zuzentze eta kontrola.
  • Azpiegitura, instalazio eta telekomunikazio aeronautikoen sistema-sareen proiektu, exekuzio, zuzentze eta kontrola, nabigazioa eta airetiko zirkulazioaren kontrolerako.
  • Azpiegitura aeronautiko berrien planifikazioen proposamena, hala nola aire-espazioko egituraren aldaketak.
  • Kudeatzen dituen intalazioetan segurtasun zerbitzuak bermatzea eta aire-garraioari dagokion irakaskuntza espezifikoetan parte hartzea.
Aena
Datuak
Izen ofiziala
Aena, S.A., Aena Aeropuertos eta Aeropuertos Españoles y Navegación Aérea
Motanegozioa eta enpresa
Jarduera sektoreaairport management (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Eskumendekoak
AENA Fire Department (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaBaltzu anonimo
JabeaENAIRE
Historia
Sorrera2017
webgune ofiziala
Instagram: aena.es Edit the value on Wikidata

Aireportuak

Ikus zerrenda: «Espainiako aireportuen zerrenda»
Aenaren Espainiako sarearen mapa.

Aenak interes orokorreko Espainiako aireportu guztiak kudeatzen ditu, bai eta aireportu pribatu batzuetako aire-nabigazioa eta base militar batzuk ere, azken hauek Espainiako Indar Armatuekin batera. Gainera, Ceuta eta Algecirasko heliportuak ere kudeatzen ditu, sare osoko heliportu bakarrak.

Sozietateak 46 aireportu eta bi heliportu kudeatzen ditu Espainian, eta zuzenean edota zeharka Europa eta Amerikako beste 15 aireportuen kudeaketan ere parte hartzen du, horien artean Londres-Luton aireportua, zeinaren kapitalaren %51a kontrolatzen baituen.

Operazioen bolumena

Hauek dira Aenak kudeatzen dituen Espainiako aireportuen operazioen bolumenak, 2017. urtean:[2]

AireportuaOperazioakAurreko urtearekiko igoera edo beherakada
Madril-Barajas387.5662,5%
Bartzelona-El Prat323.5395,1%
Palma Mallorcakoa-Son Sant Joan208.7875,6%
Málaga-Costa del Sol137.09210,8%
Kanaria Handia118.5545,9%
Alacant-Elx95.3229,4%
Eivissa75.6914,4%
Tenerife Hegoaldea69.8466,0%
Valentzia68.0418,3%
Tenerife Iparraldea61.0989,8%
Lanzarote59.4768,9%
Sevilla48.6606,2%
Jerez48.628-1,3%
Fuerteventura48.2166,1%
Bilbo46.9894,2%
Madril-Cuatro Vientos46.52130,5%
Sabadell41.26014,6%
Menorca30.293-3,1%
Santiago de Compostela21.5201,1%
Girona-Costa Brava19.2522,3%
La Palma17.7572,7%
Coruña16.0782,8%
Reus16.02310,7%
Asturias13.0059,0%
Federico Garcia Lorca Granada-Jaén12.53910,6%
Vigo12.4798,0%
Son Bonet12.259-5,2%
Almería12.2184,1%
Santander-Seve Ballesteros10.98911,9%
Salamanca10.1108,8%
Murtzia-San Javier8.6154,1%
Gasteiz8.43426,0%
Zaragoza7.9659,6%
Melilla7.956-6,8%
Huesca-Pirineos7.76265,7%
Kordoba7.7415,3%
Donostia6.925-0,4%
Iruñea5.6835,8%
Valladolid5.08915,1%
Hierro4.19014,3%
Ceuta (heliportua)2.522429,8%
Burgos2.36435,1%
León2.23623,1%
Badajoz1.86519,3%
Gomera1.8540,8%
Logroño-Agoncillo1.44610,8%
Algeciras (heliportua)1.3761538,1%
Albacete4325,9%
Guztira2.174.263

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak