Agurne Barruso
Agurne Barruso Lazkano (Bergara, 1969) gipuzkoar filologo eta politikari ohia da. Gaur egun Ikastolen Elkarteko zuzendaria da.
Agurne Barruso | |||
---|---|---|---|
2007 - 2011 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bergara, 1969 (54/55 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta filologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Elhuyar Fundazioa Armentia ikastola | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu Eusko Abertzale Ekintza | ||
Biografia eta ibilbidea
Euskal Filologian lizentziatua. Erakundeetan hizkuntza normalizazioa bultzatzeko metodologia eta irakaskuntzan erabili beharrako hizkuntzaren egokitasuna ikertu izan du.[1] Elhuyarreko kide izan zen eta herritarren parte-hartze metodologietan ere aritu izan zen ikerketan[2].
Bergarako alkatea (2007-2011) Eusko Abertzale Ekintza alderditik[3]. 2015eko hauteskundeetan EH Bilduko alkategai izan zen berriro.[4] Alkate izan zen garaian, neurri sozial ugari hartu zituen (soldata gutxiko alargunena esate baterako).
2013.urtean, herritarren parte-hartze teknikaria zela, Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren kabinete buru izendatu zuten, arrazoi pertsonalengatik kargua utzi zuen Juan Karlos Alduntzinen ordez.[5][6]
Armentia Ikastolako zuzendaria izan zen zazpi urtez 2017tik 2024ra bitartean,[7] 2024ko urtarrilean kargua utzi zuen Ikastolen Elkarteko zuzendaria izateko.[8]