Agustín Goytisolo

beltz-tratularia

Agustín Goytisolo Lezarzaburu (Lekeitio, 1811Bartzelona, 1886) azukrearen industria sustatu zuen Kuban, ehundaka esklabuen jabetza zuen.[1][2] 1869 edo 1871ean Cienfuegoseko alkatea izan zen.

Agustín Goytisolo
Bizitza
JaiotzaLekeitio1811ko uztaila
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1886 (74/75 urte)
Familia
Seme-alabak
Familia
Jarduerak
Jarduerakesklabo-trafikatzailea

Biografia

Lekeition jaio zen eta Magdalena Lezarzaburu izan zuen ama.[3][4] 1833an Kubara emigratu zuen, lehenengo Trinidadera eta gero, Cienfuegosera.[3] Solozábal Campo y Cía izeneko enpresa bat sustatu zuen, ferrokarrilean inbertitu zuen, baita bapore enpresa batean. Hiru azukre-lantegi sustatu zituen, Antonio Arcerekin batera Simpatía izenekoa zabaldu zuen lehenengo, 1840ko hamarkadan.1846an Estanisláa Digat Irarramendirekin ezkondu zen, Antonio Digaten alaba, Kubako ferrokarrilaren bultzatzaileetako bat. Bikoteak zazpi seme-alaba izan zituen.[3]

1850. hamarkadan Lequeitio izeneko bigarren azukre-lantegia zabaldu zuen.[5] Hamarkada horretan Santiago, Habana eta Matanzasko beltz-tratulariekin bat egin eta esklabuen trafikoari ekin zion.[5] 1853an Esperanza izeneko azukre-lantegi bat erosi zuen, 58 esklaburekin.[5] Eta azkenik, Casa Bruneteko kondeari laugarren azukre-lantegi bat erosi zion 1868an, San Agustín izena jarri zion, Santa Isabel de las Lajasen.[5] New Yorkeko Sola Brothers enpresan jarri zuen dirua ere eta Londres, Filadelfia eta Parisko deposito etxeetan gorde zuen dirua.[3] 185 1868 eta 1882 urte artean lortutako aberastasuna Kubatik Bartzelonara eramateko jardun zuen, 2 milioi peseta hain zuzen ere.

1870ean, Kubako Independetziaren testuinguruan, Bartzelonara aldatu zuen bere egoitza eta Estatu Batuetan, Britania Handian eta Frantzian zituen aktiboak lekuz aldatu zituen,[5] baita berarekin eraman esklabo egindako bi emakume, ustez askeak zirenak, Petrona eta María Goytisolo, ama eta alaba hurrenez hurren. Hamarkada horretan esklabo hartutako haurren salmentan jardun zuen, bi eta hamar urte bitarteko neska-mutilak ziren.[6] Seme bakarra geratu zen Kuban, Agustín Fabián.[7] Julián Zuluetari coolien, esklabo txinatarren, trafijoan parte-hartzen uzteko eskatu zion, baina ezetza jaso zuen.[3] 1873an Goytisolok Pedro Irizar eta Francisco Sola bere Espainiko ondasunen ahaldun izendatu zuen eta 1874an Agustín Irizar izendatu zuen Kuban zituen ondasunen ahaldun. Abolizionismoaren boteraz beldurtuta Kubara bueltatu zen eta handik ezin urten geratu zen 1878ra arte.[6]

Bere jabetza guztietan zeuden esklabuak kontuan hartuz gero, 500 bat izan zituela uste da.[5] Hiltzean, milioi eta erdi pesuko aberastasuna zuela kalkulatu da.[5]

Erreferentziak

Bibliografia

  • William A. Douglas (2015). Vascos en Cuba. Eusko Jaurlaritza.
  • Martín Rodrigo y Alharilla (2016). Los Goytisolo: Una próspera familia de indianos. Marcial Pons.
  • Martín Rodrigo y Alharilla (2006). Los amargos beneficios del dulce. Azúcar, Cuba y deuda ecológica. Anuario de Estudios Americanos, 63, 1, 211-232.

Genealogia

Ikus, gainera

Kanpo estekak