Aike (aintzira)

Kazakhstango aintzira

Aike[1] (kazakheraz: Әйке, Äike) Erdialdeko Asian kokaturiko aintzira endorreikoa da, Kazakhstan eta Errusia arteko mugan[2].

Aike (aintzira)
Datu orokorrak
Garaiera241 m
Motaaintzira
Luzera8,5 km
Zabalera12,5 km
Azalera65 km²
Geografia
Map
Koordenatuak50°57′N 61°33′E / 50.95°N 61.55°E / 50.95; 61.55
Estatu burujabe Kazakhstan
Region of KazakhstanAktobe probintzia

Geografia

Kazakhstango Aike herrixkak ematen dio izena. 241 metrotako altueran kokaturik dago. 65 km2-ko azalera du eta zati handiena Kazakhstanen dago. Itxura nahiko zirkularra du, 12'5 km luzeran eta 8'5 zabaleran.

Aintzira endorreikoa da eta ibilbide finkodun ibairik ez du, uharrak baino ez.

Flora eta fauna

Belardi zabalek inguratzen dute. Aintziraren barnean Binuclearia lauterbornii alga berdea aurkitzen da[3].

Kaio espezie ugari bizi dira bertan, kaio iluna, antxeta txikia, txenada mokobeltza... Pelikano ilebihurriak bertan kumatzen du eta murgilari urrebegiaren ale batzuk ere ikusten dira[4].

Erreferentziak

Kanpo estekak