Ainara Manterola

futbolari gipuzkoarra

Ainara Manterola Ikutza (Orio, Gipuzkoa, 1995eko ekainaren 19a) futbolari ohia da. Atzelari postuan jokatu izan du Real Sociedad, Oiartzun KE eta Añorgan.[1]

Ainara Manterola
Bizitza
JaiotzaOrio1995eko ekainaren 19a (28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Real Sociedad2011 /
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2012 / 2014
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

UEFA: 250041352 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Kirolarekin oso lotutako familia bateko kidea Manterola, bere bi aitonak arraunlariak ziren, aita futboleko entrenatzailea, ama saskibaloi jokalaria eta ahizpa Leire ere futbol jokalaria da.[2]

Futbolarekin lehen harremana Zarauzko plaieroetan izan zuen eta handik bere herriko taldean jokatzen hasi zen. Denbora gutxiz aritu zen bertan, 15 urterekin Real Sociedad-ek fitxatu zuen. 2011 - 2016 urte artean aritu zen bertan eta, ondoren, Oiartzunera joan zen. Bertan sei hilabete zeramatzala belauna hautsi zuen. Bi urte egin zituen talde honetan eta bere azken denboraldia Añorgan jokatu zuen. 24 urterekin hartu zuen futbola uzteko erabakia.[3][4]

Honetaz gain, espainiar selekzioarekin ere jokatu du, 17 urte eta 19 urte azpikoekin.[5][6]

Venezuelako emakumeen futbol selekzioko prestatzaile fisikoa da 2021 geroztik.[7]

Ikasketak

Futboleko ibilbidearekin batera, kirolarekin lotutako ikasketak ere egin zituen Manterolak. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien gradua egin du eta, besteak beste, kiroleko lesioen prebentzio, interbentzio eta errekuperazio funtzionalean postgradua egin du. Gaur egun alor honetan egiten du lan.[3]

Sariak

Erreferentziak

Kanpo estekak