Ainara Osoro

euskal politologo eta politikaria

Ainara Osoro Txurruka (Soraluze, Gipuzkoa, 1987ko apirilaren 7a) gipuzkoar politologo, irakasle eta politikaria da.

Ainara Osoro

Ainara Osoro "Gizarte Berrikuntzarako Europako Gida"ren aurkezpenean (Innobasque-Sinnergiak)

Soraluzeko zinegotzi

2023 -
Hautetsia: 2023 Spanish local elections (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAinara Osoro Txurruka
JaiotzaSoraluze1987ko apirilaren 7a (37 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaSoraluze
Bartzelona
Peru
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(2004 - 2009) lizentzia : politika zientzia
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
(2010 - 2011) master : Gizarte politikak
Euskal Herriko Unibertsitatea
(2012 - doktoretza : science of public administration (en) Itzuli
Bordele Montaigne Unibertsitatea
(2012 -
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
italiera
katalana
Jarduerak
Jarduerakpolitologoa, ikertzailea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (2013 -  2016)
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Politiko eta Soziologia Profesionalen Kataluniako Elkargoa
Emmaus International (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

LinkedIn: ainara-osoro-05834140 Edit the value on Wikidata

2023. urtetik Soraluzeko Udaleko zinegotzi hautetsia da EH Bilduren partez.[1]

Bizitza

Zientzia Politiko lizentziatura ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ikasketa Amaierako Sari Berezia eman zitzaion, bere promozioko lehena izateagatik. Ondoren, lan eta gizarte-politikan masterra egin zuen Batzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB).[2]

Doktorego-ikasketak hasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean zientzia politiko alorrean, administrazio publiko eremuan.[2] Ikerlaria izan zen EHUko Soziologia Sailean. Horrez gain, irakasle masterra ere ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Hizkuntzei dagokienez, euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, italiera eta katalana menperatzen ditu Osorok.

Boluntariotza alorrean, Osoro Emaus Fundazio Sozialarekin elkarlanean aritu izan da. 2012. urtean zortzi hilabetez egon zen Perun (Hego Amerika), gizarte-alorrean lan egiten.[3]

Ibilbide politikoa

2023ko udal-hauteskundeetan EH Bildu koalizioaren partez, Soraluzeko Udalerako zerrendaren parte izan zen, Unai Larreategi alkategai zelarik.[4][5] EH Bilduk botoen gehiengo osoa lortu zuen eta Osoro zinegotzi hautatua izan zen.[1][6][7]

Hala, Unai Larreategi alkate hautatu zuten.[8][9] Osoro Berdintasun eta Gazte Batzordeko arduradun eta eleduna da.[10][11]

Argitalpenak

Ikerlanak

  • Osoro, Ainara (2017). La innovación de la Administración Pública en el Siglo XXI. XIII Congreso. Asociación Española de Ciencia Política y de la Administración (AECPA).[2]
  • Osoro, Ainara (2014). El Sector Público: Catalizador para la Innovación Social. SINNERGIAK Social Innovation, UPV-EHU, INNOBASQUE, Escuela Europea de Innovación Social.[12]
  • Osoro, Ainara (2013). Resindex - Un índice regional para medir la innovación social. Metodología y resultados. SINNERGIAK Social Innovation, UPV-EHU, INNOBASQUE.[13]

Iritzi artikuluak

  • Osoro, Ainara (2016). Frantziako prekarioak lan erreformaren aurka. Pil-pilean Soraluzeko hilabetekaria • 2016ko apirila • 314 . alea.[14]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.